Baztan-Bidasoa

José Ángel Goienetxe: “Nire lana hagitz gustukoa izan dut”

Abuztuaren 10ean izan zen bere azken eguna Etxalarko udalean albiente lanetan. Orduan hartu zuen erretiroa, 34 urte ondoren. Ohartu gabe joan da denbora, dio.

José Angel Goienetxe, Etxalarren
AmpliarAmpliar
José Angel Goienetxe, Etxalarren
José Angel Goienetxe, Etxalarren

CerrarCerrar

Pilar Fernández Larrea

Publicado el 06/12/2021 a las 06:00

Goibel argitu zuen Etxalarren azaroko hainbat egunetan. Baita ere hilabeteak 17 egun dituen asteazkenean. Lasai doa goiza, herritarrak denda txikietan erosten, okindegietan, agian medikura batzuek, udaletxera besteek. Bertan egin du lan 34 urtez Jose Angel Goienetxe Zubietak (Etxalar, 1956). Irailean bete zituen 65 urte. Abuztuan hartu zuen erretiroa herriko albiente eta guardak. Lan polita dio; anitza ere, bistan da berarekin solasean: eraikuntza publikoen mantenimendu lan txikiak; uran depositua, kontadoreak etxez etxe irakurri; hilerria; egur loteak; eremu berdeak zaindu eta abar luzea. Baina, seguruasko, Etxalartik kanpo Usategietako guarda bezala izanen da arras ezaguna. Berea izan da enkanteen ahotsa hiru hamarkada hauetan, baita mendian 50 egunez, urrian hasita. Ohartu gabe pasatu omen dira urteak, gustora egon den seinale dio berak. Ez du ahaztuko herritarren agurra. “Ez nuen hainbeste espero”. Pozik dago.

Nola ailegatu zinen lan honetara?

Lana banuen, beroaldi batean apuntatu nintzen, orduan ari nintzen Txantren, Beran. Gero enpresa batekin txofer, uran lanak, saneamenduak egiten zituzten. Eta handik, honera, oposaketak egin eta atera, geroztik, 1987ko abuztuaren 10etik, hemen egon naiz.

Egon zara

Egondu naiz, bai.

Zein izan zen zure aurreko albientea?

Martín Sansiñena, etxalartarra.

Orain badago ordezkorik?

Oraindik probisional, legen arabera.

Zure lanpostua albientearena zen?

Albientea, guarda eta denetarik pixka bat.

Zer da denetarik hori?

Lana, hemen lehen bazen eta orain gehio. Lehen eskol bat zen, orain bada haundigoa, mediku kontsultoriorik ez zen, pistinarik ez zen, orain denak badire eta mantenimendua behar da. Gero herriko garbiketa, ura, guarda Usategietan; udapartean jardinetako lana, denak garbitu, moztu..

Sasoien arabera lan desberdina

Bai, negu partean larrak moztu, loreak; udaberrian hasitzen zinen belarra mozten, gero izaten genuen negu partean herriko su egurra markatzea eta banatzea eta zeinek hartzen zuen, ageri, erran behar zenion non eta horrela dena.

Zenbat lote?

Hagitz aunitz izandu zen eta orain, 40 bat edo. Su egurra bazen bi modu egiteko; mendian zure kontura, edo bestela udaletxeak kontratista bateri ematen zion eta eramaten dizu etxera.

Eskaera jeitsi da, gaur etxeak berotzeko beste modu batzuk?

Bai, aunitz modu orain. Nahiz jendeak maite dun egurra, urtean joaten dira hamar tonelada. Gero ura irakurri behar zen, kontadoreak.

Zenbat etxeetan?

Herrian 365, irakurtzea da errezana, jendea etxean harrapatzea, zailena.

José Ángel Goienetxe kalean topo egin duen herritar eta lehengusu batekin solasean
AmpliarAmpliar
José Ángel Goienetxe kalean topo egin duen herritar eta lehengusu batekin solaseanp.f.l.
José Ángel Goienetxe kalean topo egin duen herritar eta lehengusu batekin solasean

CerrarCerrar

Orain zailago, akaso?

Ez, orain dela urte bat eskas paratu ditue kontadore inteligenteak, kotxetik atera gabe aparatu batek egiten du lana eta akats bat baldin bada abisatzen dizu. Horrelako ehun daude. Urtean lau aldiz egiten da. Urtean hiru aldiz kanposantua garbitu behar da; beno, etxe bakoitzak berea garbitzen du, udaletxeak jartzen du fetxa bat eta kobratzen du diru bat ez badu garbitzen. Orduan, albienteak egiten zuen lan hori. Gero, non nahi mendian, piketeak markatu eta tasatu norbait eskatzen bazituen, eta lehen etxe bat berritzen zenean, teilatuko egurra, haritza edo zer zen, hartzen zen mendian, gau egun hori akabatu da, serrerietatik ekartzen da. Gero erreka bazterrak garbitu, pistak moldatu...

Eta udazkenean, Usategietan

Hasitzen zen abuztuan, subasta egin aintzinatik egin behar dira puestoak, iratzea moztu... eta egiten genuen tortoilentzat subasta, aurten kendu dute hori. Kupo zero jarri dute eta... Eta urritik aintzinera, guarda 50 egun.

Zenbat puesto daude?

Orain 21, lehen 30.

Ehiztariak?

Puesto bakoitzean gehienez hiru.

Subastan ahotsa izan zara urte hauetan

Bai, denetan. Ez, lehenbiziko urtean ez, egun hortan boda bat nuen eta Martinek egin zuen, lehengo albienteak. Orain dela gutxi berriz, semearen boda. Eta subastako eguna aldatu zuten. Subastak izandu dira denetarik, aski pobreak eta aurtengoa, zerua ukituz. Idazkariak sesteoan, zazpietan hasi elizako erlojuarekin, eta hamabost minututan bazuen hitza.

Zergatik?

Joan den urtean pandemiangatik udaletxeak dirua bueltatu zuen eta gero gelditu zirenak egin zuten poliki eta sestan eman zuten bi puesto hoberenak, horrek ere egin zuen.

Eta zu ehiztaria zara?

Ez, eta ez dut nahi izan ere. Tiro bakarrak soldaduskan bota nituen.

Aurten zer moduz joan da?

Gaizki. Eta hori subastak erraten dute, bertan jotzen dutenean egurra, urte hura txarra da.

Zenbat jaso dituzte aurten?

Gutti, 30 dozena azpitik.

Etxalarrek baserri asko

Bai, herrian 365 etxe eta baserriak ez dakit zenbat, asko, eta batzuek hagitz urrun, sei auzoetan; herrian lau auzo daude eta kuriosoa da auzoak bereizten dituela errekak.

Biztanle kopurua lanean hasi zinenetik mantentzen da?

Pixka bat gehixeo daude, gutti.

Turismoa bai, igo da?

Bai, etxe ruralatik, igoal orain guttiago dago, baina pila bat bazen, eta orain ere jende pila etorzen da. Hemendik ere Zugarramurdira joaten da eta horrek ere esan nahi du.

Zenbat herriekin egiten duzue muga?

Sara, Bera, Igantzi, Sunbilla, Baztan, Zugarramurdirekin ez, baina Baztandik barrena, mendiz. Hamasei kilometro.

Bizirik dago Etxalar?

Sei ostatu ezagutu ditut nik eta orain hiru daude, baina jendea ibiltzen da. Turista asko. Hiru okindegi daude, hiruek bertan egiten dute ogia; hiru denda ere, Usoa kooperatiba...

“Ez nituen espero horrelako omenaldiak”

Kultur Etxeko estalpean azaltzen du bere lan ibilbidea, aspaldian udalexea izandako eraikin ederra da, 1685ekoa, duela urte batzuk zaharberritua, Bortzirietako arkitekturaren eredu. Emakume batek kotxea aparkatu eta paper bat eskeintzen dio egun ona desiatu ostean. “Orain jubilatua zara, akaso interesatuko zaizu!”, esaten dio. Arkupeak jubilatuen elkarteko bazkarirako gonbitea luzatu bidenabar. Hasieran, harridura azaltzen du Joxe Ángelek. Segunduak dira, besterik ez. Berehala erantzuten du: “Bai, bai, ekarri”, eta papera berokian gordetzen du. Oraindik ere garai berrira egokitzen ari da, hasten duen ibilbidean osasunak laguntzea eskatzen du, “besterik ez”.

José Ángel Goienetxe Garaia baserrian jaio zen, hiru senideen artean. Ama berak “3 edo 4 urte” zituenean hil zen, gaixotasunak jota. Aita berriz ezkondu zen eta bere andrea, gipuzkoarra, Zizurkilgoa, bigarren ama izan zen. “Asko maite gintuen”, azpimarratzen du. Baina bizia ez zen erreza izan urte haietan eta, beste askok bezala, oso gazte hasi zen lanean, “kasik galtza motxetan”, ederki deskribatzen du.

Gaur egun, ezkondua dago; semea eta alaba dituzte eta hiru iloba.

Irailaren 24ean omenaldia jaso zenuen, Udaletxeak antolatuta. Emozio ugari

Nik uste baino handiagoa izan zen; bertan egon ziren zinegotziak, udal langileak, gizarte zerbitzukoak, eskolakoak, medikua, apeza... eta beste askok, baita Sunbillako albientea, Juanjo, oso laguna dut. Mikelek, semeak, aurreskua dantzatu zuen herriko txistulariek langunduta. Ez nuen espero holakorik. Eta Bortzirietako basozainak eta Altxata Kultur elkarteak baitare beren omenaldia eskeini zidaten. Oso eskertua nago.

Zer moduz bizi zara orain?

Ogi, hagiz ongi.

Ez duzu somatzen faltan lana?

Beno, zerbait bai, baina gustora nago. Egia erran, nere lana, honako 34 urte hauek, pasatu zaizkit ri ra, horrek erran nahi du gustura egon naizela.

Zein izan da zure lanan alde politena?

Politak denak, gehiena kezkatu nauena ura, herriko ura. Aberiak... bertziak beno, lana egin, eskolan argi bat funditu dela, aldatu eta horrela, edo kalefazioa. Ez bazenuen posible deitzen zenion tekniko bateri. Baina urana da franko konplikatua, gaurko egunen badira mejoratzen duen gauzak, baina zerbait gertatu ezkero joan behar zenuen ziztu bizian. Lehen heldu zen zuzenean depositoatik, baina orain badira filtroak eta aberian bat baldin bada hoietan eta grifoak irikita... Hori da gehien kezkatu nauena.

Deposito bat dago?

Hiru badire, baziren bi txiki eta orain dela urte saila egin zen bat handiagoa. Hotela ere hemen dago, ura behar dute. Eta uda partean gehien kontsumitzen dutenak, pistinak, herrikoak eta orain aunitz etxeetan ere badira...

Afiziorik baduzu?

Baserria hor dut eta aziendakin pixka bat, mendian ere, herrira etorri eta gosaldu aldika, andrearekin paseo batzuk..

AEMETeko informatzailea ere bazara, herriko tenperatura eta prezipitazioa egunero neurtzen ezta?

Bai, hortan oraindik aritzen naiz. Gustukoa dut. Begira, hementxe dut apuntatua atzokoa. Tenperatura minimoa 7,6 grado, altuena 9 eta hezetasuna %90ekoa; prezipitazioa, 0,1. Euri gehiena 2013an neurtu nuen, 2.000 litrotik gora. Aurten ere asko bota du. Estazioa Akokan dago, ur deposituaren ondoan. Eta badaude beste bi herritar afizionatuak, egunero datuak jasotzen dituztenak.

Continuar

Gracias por elegir Diario de Navarra

Parece que en el navegador.

Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, para poder seguir disfrutando del mejor contenido y asegurar que la página funciona correctamente.

Si quieres ver reducido el impacto de la publicidad puedes suscribirte a la edición digital con acceso a todas las ventajas exclusivas de los suscriptores.

Suscríbete ahora