Amets Aranguren, Ibil Bedi taldeko kidea: "Kantu guztiei buelta dexente eman nahi izan dizkiegu"

Boskote nafarra bere hirugarren diskoa aurkezten ari da, ‘Goldea’. Heldu den ostiralean kontzertu bat emango dute Burlatako jaietan

Ezkerretik: Ibai Osinaga, Eder Escalera, Amets Aranguren, Areta Senosiain eta Javier Larrañeta
AmpliarAmpliar
Ezkerretik: Ibai Osinaga, Eder Escalera, Amets Aranguren, Areta Senosiain eta Javier Larrañeta
Ezkerretik: Ibai Osinaga, Eder Escalera, Amets Aranguren, Areta Senosiain eta Javier Larrañeta

CerrarCerrar

Nerea Alejos

Publicado el 14/08/2023 a las 06:00

Joan den maiatzean, Ibil Bedi taldeak bere hirugarren diskoa kaleratu zuen: 'Goldea', hamar kantuz osatutakoa eta plataforma digitaletan entzungai. Iruñean aurkeztu zuten, Nafarroako Antzerki Eskolan. Ondoren Bilboko Kafe Antzokian edo Urmuga jaialdian jo du boskote nafarrak. Ibai Osinaga (ahotsa, gitarra), Amets Aranguren (saxofoia, teklatua, koruak), Areta Senosiain (biolina, koruak), Eder Escalera (bateria) eta Javier Larrañeta (baxua) musikariek osatutako taldea 2019an jaio zen 'Berandu baina garaiz' lanarekin. Bi urte geroago, 'Beltxarga beltza' aurkeztu zuten. Ibil Bedi poparen inguruan koka daiteke, musika-estilo horrengana izan ohi den nolabaiteko lotsari buelta emateko asmoz. Heldu den ostiralean, kontzertu bat eskainiko dute Burlatako jaietan, 22:00etan Zalduko aparkalekuan.

Nola sortu zen lurrari lotuta dagoen ‘Goldea’ izenburua?

Gure taldekide bat, Areta Senosiain, Kultur Kudeaketan master bat egiten ari da. Egun batean etorri zen esanez bere apunteetan teoria bat irakurri zuela: “la lámina del arado”. Metafora bat zen: goldeak duen lamina horrek lurra iraultzen eta mugitzen du, zaharrak dauden edo balio ez diren sustraiak kenduz... Aldi berean, lur horretan ereiten da berriz, nahasketa bat dago baina lura berbera da... Goldearen ideia hori gustatu zitzaigun, kasu honetan lurra kultura gisa ulertuta. Guretzat, kulturak horrela egin behar du aurrera: bueltak eman behar zaizkio eta balio ez duena kendu. Aldi berean, kontziente izanda zeintzuk diren gure sustraiak. Gure ustez, kulturak goldearen modura lan egin beharko luke eta guk nahiko genuke gure disko hau kultura ulertzeko modu horren barruan egotea.

Disko honetan kontraste gehiago bilatu dituzue? Adibidez, ‘Goldearena’ abestia oso modu delikatu eta lasaian hasten da; ‘Norabidearena’ rockeroagoa da, badaude ukitu elektronikoak...

Bost taldekide gara eta bostak oso desberdinak. Orduan, horrek ahalbidetzen du oso leku ezbedinetara iristea gure kantuekin. Adibidez, 'Norabidearena' nire proposamena izan balitz, seguruenez ez ginateke inoiz iritsiko horrelako kanta bat egitera. Bai, salto handia egin daiteke kantu batetik bestera, baina ez da aurretik planifikatu dugun zerbait. Bakoitzak bere ekarpena eginda, denoi gustatzen zaizkigun kantuak egitea lortzen dugu. Taldekide batek ideia bat ekartzen du eta gero kantuak bere bidea egiten du.

Bi urte eman dituzue diska hau prestatzen. Aurreko lanekin konparatuz, ekoizpena landuagoa izan da?

Bai. Aurreko diskoa 22 urterekin egin genuen eta hau 24 -25 urterekin. Uste dut gure heldutasuna kantuetan islatzen dela. Kantu guztiei buelta dexente eman nahi izan dizkiegu: kantu bat behin eginda, hor utzi dugu beratzen, eta hilabete batzuk ondoren berriro entzun dugu, buelta bat eman behar bazitzaion ikusteko. Ekoizpenari dagokionez, Ibai Osinaga taldeko abeslariak bere etxean daukan estudioan grabatu dugu. Berak ordu asko sartu ditu sonoridade edo efektu batzuk bilatzen.

Zure ustez, nola aldatu da Ibil Bedi taldearen soinua?

Helduagoak garen heinean, soinua modu helduago batean lantzeko gai garela. Hasieran bost musikari ginen, bost lagun elkartu zirenak, eta orain talde bat bilakatu gara. Orain bai iruditzen zaidala lortutako soinua Ibil Bedi taldearen soinua dela, eta ez hainbeste denon artean egindako ekarpenen emaitza.

Disko honetan badago beste berezitasun bat: abesti guztiak -arena atzizkiarekin bukatzen dira. Zergatik?

Euskal musikan badaude beste abesti batzuk -arena horrekin bukatzen direnak: Oskorriren 'Insumisioarena', Verde Pratok ere badu 'Aitaren kanta', 'Mutilaren kanta'... Kantu guztiak berdindu nahi izan ditugu. Abesti gehienetan, izenburuko hitza kantuaren barruan dago, edo antzeko hitz bat agertzen da. Abesti guztien arteko lotura moduan egin dugu.

Zuretzat, zein izango litzateke abestirik pertsonalena?

'Xirarena' esango nuke. Agian norbaitek ideia bat proposatzen du, eta gero kantu hori denon artean lantzen dugu. 'Xirarena' kantuaren kasuan, nahiko osatua eraman nuen entsaiora. Nik modu bakartian egindako kanta da. Letrari buelta dexente eman nizkion. Kantu honetan edonori bere egunerokotasunean pasatzen zaizkion gauzak daude. Edonork bizi izan ditzakeen pasarte batzuk dira.

Aurrera begira, baduzue asmorik Euskal Herritik kanpo ateratzeko?

Egia esan, guretzat ez da helburu bat, baina proposamenak egonen balira, super pozik joango ginateke. Gure proposamena entzun nahi duen jendea baldin bada, orduan ilusioa egingo lidake.

Continuar

Gracias por elegir Diario de Navarra

Parece que en el navegador.

Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, para poder seguir disfrutando del mejor contenido y asegurar que la página funciona correctamente.

Si quieres ver reducido el impacto de la publicidad puedes suscribirte a la edición digital con acceso a todas las ventajas exclusivas de los suscriptores.

Suscríbete ahora