Edición impresa

Actualidad Navarra, Pamplona, Tudela, Estella, Osasuna, Deportes, Gobierno de Navarra, Ayuntamiento de Pamplona, Política, Economía, Trabajo, Sociedad.

Literatura

Castillo Suarez: “Argitaletxe batek horrelako liburu bat nekez hartuko luke bere gain”

‘Elurra elurraren gainean’ ez da Castillo Suarezen beste poema liburu bat. Oso bereak diren testuak bildu eta argitaratu ditu bertan Altsasuko poetak.

Ampliar Castillo Suarez (Altasasu, 1976) berriki ateratako argazkian.
Castillo Suarez (Altasasu, 1976) berriki ateratako argazkian.IBAN ARRIETA
Publicado el 14/02/2022 a las 06:00
Elkarrizketa hau egin zen egun beran, asteartean, heldu ziren liburudendetara Castillo Suarezen azken liburuaren aleak. Ez zen hasiera batean idazle, poeta eta toki administrazioko euskara teknikari altsasuarraren asmoa.
Liburu hau asko zaindu duzu, Txakur Gorriaren ilustrazioekin, edizio txukun batekin, paperaren kalitatearekin... berezia da?
Bai. Gauza berezia izan da hasieratik. Kontua da nik banituela testu batzuk, enkarguz egindakoak eta hainbat ekitalditan eta hainbat pertsonen omenez enkargatu zizkidatelako. Batzuk gainera banituen Fernando Rey-k itzulita ekitaldien ezaugarriengatik. Fernandok eta biok askotan hitz egin genuen zerbait berezia egiteari buruz eta rabaki genuen album gisa plazaratzea. Luxuzko argitaralpen bat da, nire asmoa hasiera batean lagunei oparitzeko zerbait egitea zen.
Elkar argitaletxeak sinatzen du maketazioa, baina ez liburua.
Autoedizioa da. Argitaletxe batek horrelako argitalpen bat nekez hartuko luke bere gain. Izugarri garestia delako eta gainera egin dut unerik zailenean, hau da, papera eta kartoia garestien dagoenean, kartoia garestien dagoenean... arazoak izan ditut era guztietakoak, paperarekin , kartoia eskuratzeko, garraiolariekin... odisea bat izan da.
Baina dendetan erosi daiteke?
Azkenean zer da kostatzen dena? Ba marrazkiak egitea, maketa-tzea, etabar. Hasiera batean tirada txikibat nuen buruan baina gero gehiago egitea erabaki nuen.
Ze preziotan?
13 euro.
Ez da hain luxuzkoa, orduan.
Liburuak balio duena da 13 euro.
Beraz ez duzu ezer irabazten?
Ezer ere. Uste dut 61 zentimo bakoitzarekin. Dirua galtzen dut garbi honekin. Ez dakit, batzuk motorra erosten duten bezala eta beste batzuk Honolulura doazen bezala, nik erabaki dut hau egitea.
Zergatik? Enkarguak dira testu hauek baina era berean oso testu pertsonalak dira.
Horregatik neukan gogoa plazaratzeko. Horrelako testuak nekez enkajatu daitezke nere ohiko poema liburu batean. Oso nireak dira, nahiz eta beste batendako egin. Kasu guztietan ez, baina batzuetan harreman pertsonala izan dut hor aipatzen direnekin. .
Min asko dago orrialde hauetan?
Bai. Badago hor irudi bat, kostatu zitzaidan aurkitzea, eta da izorratzen den aterkiaren irudi hori. Batzutan hola bizi garelako, badaukagu hagaxka edo barilla bat hautsita baina hala ere aurrera jarraitzen dugu. Iruditzen zait badela halako zerbait. Nahiz eta galera batzuei buruz hitz egin badagoela aurrera jarraitzeko edo irauteko nahi bat.
Ze, bestalde, maitasuna ere askotan aipatzen duzu.
Bai. Badakizu zer pasatzen den? Nire buruari buruz neukan idea bat zen ez nintzela oso adierazkorra, oso serioa naizela, hitz gutxikoa. Baina testu hauek errepasatu genituen zuzentzeko eta konturatu nintzen idatzian askoz gehiago adierazten dudala maitasun hori.
Momentu baten esaten duzu “hitzak direla maitatzeko gure tresna”. Euskaldunoi buruz ari zara?
Bai. Hiztun guztiek dute beraien hizkuntzekiko atxikimendu bat baina hizkuntza gutxituen kasuan iruditzen zait sentiberatasun handiagoa daukagula hitzak baliatzen dugunean, hautu oso konszientea egiten ari garelako hizkuntza gutxitu horren alde.
Zauriak ditu liburu honek?
Bai. Denok bizi izan ditugu egoera lazgarriak eta galerak. Denoi galdetuko baligute esango genuke geure bizitza ez dela guk aurreikusi genuen bezalakoa.
Zer balio ematen diozu elurrari?
Balio sinboliko haundiko elementu bat da. Nik beti esaten dut norbaitek doktore tesia zeri buruz egin ez badaki egiteko nire testuetan elurra noiz eta nola aipatzen den horri buruz. Elurrak, nolabait, dena estaltzen du eta hor agerian gelditzen dira benetan inportanteak diren gauzak. Gainera dena geldoago egiten du. Askotan ni kotxez joaten naiz leku guztietara, salbu elurra egiten duenean. Iruditzen zait dela elementu bat itxura batean dena berdintzen duena baina aldi berean uzten diguna begiratzen normalean begiratzen ez diegun gauzei.
Eta isiltasuna dakarrena.
Hori da. Gaur ari nintzen pentsatzen, jaiki naiz, musika jarri dut, kotxean sartu naiz, musika jarri dut, lanean aritu naiz... ez da ohikoa isilik egotea.
volver arriba

Activar Notificaciones

Continuar

Gracias por elegir Diario de Navarra

Parece que en el navegador.

Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, para poder seguir disfrutando del mejor contenido y asegurar que la página funciona correctamente.

Si quieres ver reducido el impacto de la publicidad puedes suscribirte a la edición digital con acceso a todas las ventajas exclusivas de los suscriptores.

Suscríbete ahora