Nobela

Bernardo Atxaga lau deabrurekin itzuli da nobelara

Idazleak nobela gehiago idatziko ez zituela esan bazuen ere, ‘Enarak’-ekin bueltatu da liburu dendetara

Bernardo Atxaba pasa den astean Iruñeko Katakraken
AmpliarAmpliar
Bernardo Atxaba pasa den astean Iruñeko KatakrakenEDUARDO BUXENS
Bernardo Atxaba pasa den astean Iruñeko Katakraken

CerrarCerrar

Ion Stegmeier

Publicado el 17/11/2025 a las 10:59

Espero gabeko nobela da Bernardo Atxagak argitaratu berri duena. 'Etxeak eta hilobiak' Pamielarekin kaleratu zuenean esan zuen hura izango zela azkena, baina zazpi urte beranduago hemen da hurrengoa, 'Enarak', Pamielaren eskutik berriz ere. Pasa den astean aurkeztu zuen Iruñeko Katakraken.

Musek dute berragertze honen errua. Hiru musa, hain zuzen ere. Lehenak, belarrira isuri zion ez al zeuden bere koadernotan jasotako ideietan hari onak nobela bat egiteko. Atxagak Iradokizun hori ahaztuta zuenean, bigarren musa bat agertu zi-tzaion, musa ekonomoa, deitzen dio berak, kontuak eta diruetaz okupatzen baita. “Aspaldi hontan eman al diozu begiratu bat zure kontu korronteari?”, galdetu zion musak idazleari. “Nik ez dut beste lanik egiten, ez naiz ez irakasle eta ez ezer, eta pentsatu nuen nobela bat egitea behar bada komeni zitzaidala musa ekonomoaren aholkua jarraituz”, esan zuen Iruñean. Hirugarren musak nobelaren babesa gogoratu zion. Atxaga kezkatuta dago munduan gertatzen ari denaz, ikusiz Estatu Batuak banana republic batean bihurtzen ari direla eta demokraziak faxismoari lekua uzten ari diola. Nobela batek, arteak, ordu batzuetan behintzat hortaz ahazteko aukera eskaintzen dio. “Egia da, guzti hori ahaztu egin behar duzu eta zure baitan kokatu behar duzu, eta gero gerokoak”, laburtzen du idazleak. Nobelaren ondoren jarraituko du munduari buruz kezkatzen, baina bitartean denbora horrek babesa ematen dio, ezeren berririk gabe.

Atxagak ikusten du orain liburu asko idazten direla gai konkretu bati buruz. “Harritu egiten naiz”, dio Obabako unibertsoaren aitak. “Nik ez dut gaiarekiko halako loturarik, ez dut idazten gai batez, hasten naiz idazten, hariei tiraka, eta gauero hari haiek korapilatzen, lotzen, saiatzen naiz”, azaltzen du. Horrela jaio da Enarak, idazlearen hamaikagarren eleberria.

Fantastikoa dirudien arren, errealista da liburua. “Ez nintzen konturatu ze harreman estua dagoen nobelaren eta teatroaren artean”, dio egileak. “Eleberri hau ez da hainbeste gertatzen dena, baizik eta nondik eta nola dago azalduta, ze ahotsetik”, azaltzen du Atxagak.

'Bi anai' nobelan animalien ahotsak erabili zituen idazleak, antzarrak, sugeak, katagorriak... ziren narratzaileak eta horrek abantailak ematen zizkion istorioari. “Sugeak ez daki nork irabazi duen hauteskunde munizipalak; txoriak ez daki zer den udaletxe bat, eta zu, idazle bezala, hori dena bota egiten duzu eta, aldiz, horrek bideratzen dit kon-tzentrazio bat nik nahi dudan gaietara ”, gaineratzen du.

Oraingoan narratzaileak lau izaki inmaterial erabiltzen ditu Enarak kontatzeko, zerutik botatako deabruak dira. Lauetako bat krisian dago. Krudelkeriak ez du asebetetzen lehen bezala eta besteen artean marginala da, burla egiten diote.

Gizakien artean, berriz, José Manuel Ibar Azpiazu, 'Urtain', da liburuaren figura zentrala. Herri kiroletan, lehengo, eta boxean mito bilakatu zen gizona. Bere ehorzketan hasten da nobela, kanposantuan, hain zuzen ere.

Zergatik Urtain? “Ni mundu horretakoa naizelako”, dio Atxagak. Are gehiago, aurrerantzean honi buruz gehiago idatziko duela uste du Asteasuko idazleak. Autografo bat eskatu zion behin Urtaini, harreman zuzena eduki zuen, eta hori dena bere gogoan dago. Baina bada beste arrazoi bat, aitortzen du Atxagak: “Gure herri honetan dagoen nekazarien estigma horri ahotsa kentzea”. Estereotipoen etsai dela aitor-tzen du idazleak.

Bigarren atala handik hogeita bost urtera egiten du salto, beste ehorzketa batera, kasu honetan Urtainek gorroto zuen gizonaren hiletara. Bigarren pertsonai horrekin eskutik mafiak, droga eta prostibuloak agertzen dira liburuak. Banko batean bonoak saltzen egiten du lan gizon horrek, Atxagak aspaldi egin zuen bezala.

Hirugarren eta azken atala, Urtainena baino berrogeita hamar urte ondoren gertatzen den hirugarren hileta batekin hasten da, oraingoan Urtainek maite zuen norbaitena. Artearen mundua agertzen da orduan, pintore profesional bat baita, pertsonai sakona, nobelaren zati malenkoniatsuena dakarrena.

Azken partean kutsu autobiografikoa du liburuak, despedida baten antzarekin. Musak berriz ere mobilizatzen diren bitartean.

Etiquetas:

    Continuar

    Gracias por elegir Diario de Navarra

    Parece que en el navegador.

    Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, para poder seguir disfrutando del mejor contenido y asegurar que la página funciona correctamente.

    Si quieres ver reducido el impacto de la publicidad puedes suscribirte a la edición digital con acceso a todas las ventajas exclusivas de los suscriptores.

    Suscríbete ahora