Pirinioetan bizi diren hizkuntzak, Barañaingo Liburutegian ikusgai

Euskaltzaindiak ‘Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina’ erakusketa antolatu du bertan

Pirinioetako hizkuntzei buruzko erakusketa Barañaingo Liburutegian
AmpliarAmpliar
Pirinioetako hizkuntzei buruzko erakusketa Barañaingo Liburutegian
Pirinioetako hizkuntzei buruzko erakusketa Barañaingo Liburutegian

CerrarCerrar

Ion Stegmeier

Publicado el 06/11/2023 a las 05:00

Pirinioetako bi isurialdetako biztanleek lau hizkuntzatan egiten dute hitz, gaztelera eta frantsesa aintzat hartu gabe. Nahiz eta euskara hauetako bat izan -latinetik ez datorren bakarra- aniztasun hau maiz ahazten den zerbait da, eta horri aurre egiteko 'Euskaltzaindiak Pirinioetako hizkuntzak: Lehena eta oraina' erakusketa prestatu du Barañaingo María Luisa Elío Udal Liburutegian, ondare hau azalduz.

Erakusketa 2008. urtean abiatu zen, Iruñean egin zen Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarrean. Pirinioetako hizkuntzak izan ziren han aztergai, eta han sortu zen dibulgaziozko erakusketa bat egitearen ideia. Urte bat beranduago gauzatu zen hau, Baluarten.

Berrogei paneletaz osatzen da, hizkuntza bakoitza kolore desberdin batekin desberdinduz. Horian aragoiera agertzen da, adibidez, askotan hizkuntza izaera ere ukatu izan zaiona. Ebro ibarrean jaio zen eta Pirinioetarantz igoz joan zen urteekin. Euskararekin egin zuen topo zenbait lekutan, Hueskako eta Aragoiko toponimoek adierazten duten bezala, eta hedapen handia izan zuen, Valentziara helduz. Hainbat dialekto ditu eta baita bere akademia propioa ere bai

Katalana askoz ere ezagunagoa da. IX. mendetik dator eta hedapen handia izan zuen hasierako mendeetan. Gero nahiko ahuldu zen bere erabilera. XVIII. eta XIX. mendeetan katalaniar literaturak eta promozio lanek indarrak batuz joan ziren. Gaur estatu bateko hizkuntza ofiziala da (Andorra).

Sagrario Aleman (Euskaltzaindiako ordezkaria Nafarroan), Maria Lecumberri (Barañaingo alkatea) eta Javier Arakama (Euskarabideako zuzendaria)
AmpliarAmpliar
Sagrario Aleman (Euskaltzaindiako ordezkaria Nafarroan), Maria Lecumberri (Barañaingo alkatea) eta Javier Arakama (Euskarabideako zuzendaria)josé carlos cordovilla
Sagrario Aleman (Euskaltzaindiako ordezkaria Nafarroan), Maria Lecumberri (Barañaingo alkatea) eta Javier Arakama (Euskarabideako zuzendaria)

CerrarCerrar

Okzitaniera hedapen handiko hizkuntza da, 200.000 kilometro karratuko azalera dauka bere mapak, batez ere Frantzian, eta hiru milioi pertsonek hitz egiten dute. Hala ere, ez du errekonozimendu ofizialik. Zientzia munduan ere erabili izan zen eta mugimendu kataroa berau erabili zuen, XII. mendean, jatorrizko kristatutasunera itzultzeko nahian. Vall d’Aran-en hitz egiten den aranera ere okzitaniar familiakoa da.

Euskarari eskeinitako tartea Bonaparte printzearen maparekin hasten da. Berak ikertu zituen euskalkiak lehenengo aldiz. Euskal literatura herrikoia izan da mende askotan, ahozkoa, eta pastoralak eta bertsolaritza dira beraren adibide.

Erakusketari lotuta, Patxi Salaberri euskaltzainak hitzaldia emango du astearte honetan, gazteleraz. Bertan, leku izenak aztertzeko orain arte erabili diren zenbait metodologia eta plazaratu diren teoriak azalduko ditu.

Erakusketaren aurkezpenean Barañaingo alkate Maria Lecumberrik eskerrak eman zion Euskaltzaindiari: “Udal honen nahia beti izan da eta izanen da gure iraganarekin, gure historiarekin, izan zirenarekin eta garenarekin lotzen gaituzten gune guztiak bizirik mantentzea”.

Javier Arakama, Euskarabideko zuzendari-kudeatzaileak, berriz, azpimarratu zuen erakusketak ongi adierazten dituela Euskaltzaindiaren izaera eta helburuak, Euskarabideak konpartitzen dituenak: “Ikertu, aztertu… eta baita sustatu ere”.

“Erakusketa honi esker gure inguruan ditugun hizkuntzak hobeki ezagutzeko aukera eman nahi diegu herritarrei, hizkun-tzen adierazpide nagusiak zabaltzea ere badelako”, esan zuen, bestalde, Sagrario Alemanek Euskaltzaindiaren izenean.

Continuar

Gracias por elegir Diario de Navarra

Parece que en el navegador.

Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, para poder seguir disfrutando del mejor contenido y asegurar que la página funciona correctamente.

Si quieres ver reducido el impacto de la publicidad puedes suscribirte a la edición digital con acceso a todas las ventajas exclusivas de los suscriptores.

Suscríbete ahora