Literatura

Fertxu Izquierdok bere ‘auzo-nobela’ kaleratu du

‘...eta gainetik, euria’ (Pamiela) liburuan narrazioa, poesia, musika, zine eta irrati gidoiak eta beste hainbat formatuez baliatzen da egilea

Fertxu Izquierdo Iruñeko Txantrea auzoan ateratako argazkian
AmpliarAmpliar
Fertxu Izquierdo Iruñeko Txantrea auzoan ateratako argazkian
Fertxu Izquierdo Iruñeko Txantrea auzoan ateratako argazkian

CerrarCerrar

Ion Stegmeier

Publicado el 04/12/2023 a las 14:44

Collage baten modura osatu du Fertxu Izquierdok '...eta gainetik, euria', bere azken eleberria. Arlo askotan ibilitakoa da Iruñeko idazlea, hainbat musika taldetan, fanzinetan, poesian, nobelan, album ilustratuetan, irratian edo auzo mugimendutan aritu izan da, eta guztiak deitu ditu Pamielak argitaratu duen liburuan sar daitezen. “Nobela, genero bezala, askatasun osoa eskeintzen digu eta askatasun hori erabili dut formato aldetik”, azaltzen du egileak. “Narrazioa dago, baina era berean kantak daude, poesia dago, eta atal batzutan narrazioa zinema gidoia bihurtzen da, irrati gidoia, entremesak.... horiek tartekatzen dira ildo narratiboan modu orekatuan”, azaltzen du.

90. eko hamarkadan kokatzen du eleberria. Fikzioa da, baina errealitateari eta garaiko gertaerei oso atxikituta hasieratik. “Puntu batzuetan errealitate horren gainean joaten da sortzen bestelako errealitate bat, eta horretara eramaten gaitu”, azaltzen du.

Izquierdok “auzo-nobela” bezala definitu du liburua. “Langile auzo batean gertatzen da gehiena, edozein auzolangile izan daiteke, unibertsala da, baina era berean azpitramekin beste leku eta beste garai batzuetara eramaten gaitu nobelak”, dio Izquierdok. Gutxinaka, irakurleek pertsonai bakoitzaren arazoak, obsesioak eta bitxikeriak ezagutuz joango dira. “Alde batetik pertsonai bakoitzak aurre egin behar dio gatazka pertsonalei eta, bestetik, dago aurre egin behar diotela gatazka kolektiboari, biak topatzen dira, biak joaten dira elkar gurutzatzen”, azaltzen du. Existitzen ez diren hirietan bizi diren emakumeak, auzoko karrikak kartografiatzen dituen txatarrabiltzailea, harri-jasotzaile intsumisoa, liburu-dendako erakusmahaia defendatzen duen liburusaltzailea, gerra guztietatik (baina ez borroka guztietatik) ihes egiten duten etorkinak, edota jaguar bihurtzen den kakalardoa agertzen dira hemen. Liburaren kontrazalean esaten den bezala, “zerbaitek konektatzen ditu irrati libreak entzuten dituzten pertsonaia hauek guztiak, oraindik existitzen ez diren fanzineak idazten dituztenak, piketeak defendatzen dituztenak, zapatisten matxinadaren ondorioz mexikartzen ari direnak, kalezulo ezkutuetan desagertzen direnak, eta gauetik, euria noiz iristeko zain daudenak”.

“Gure letretan oso gutxitan agertu den moduko liburua da hau”, esan zuen aurkezpenean Jose Angel Irigaray editoreak. “Fertxu Izquierdok lortu du garai bateko eta garai guztietako eta leku bateko, batez ere Txantrea ingurua, baina leku guztietako argazki literario bat egitea”, gaineratu zuen Irigarayk. Liburuaren tonoa ere goraipatu zuen editoreak, ez baita batere dramatikoa: “Oso harina da, errez irakurtzen dena, umoretsua, okurrentzia askorekin, irtenbide asko ematen dituena”.

Tipografiarekin jolas egiten du baita ere Izquierdok eta liburuaren azalak Txantrean berak ateratako irudi bat erakusten du. Bost urtetako lana izan da. Eta hasiera batean musika gehiago bazegoen ere -“konturatu ginen agian gehiegi zela”- musika askotxo dakar, idatzirik eta baita azkenean playlist batzuetara eramaten duten bi QR koderen bidez.

Continuar

Gracias por elegir Diario de Navarra

Parece que en el navegador.

Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, para poder seguir disfrutando del mejor contenido y asegurar que la página funciona correctamente.

Si quieres ver reducido el impacto de la publicidad puedes suscribirte a la edición digital con acceso a todas las ventajas exclusivas de los suscriptores.

Suscríbete ahora