Euskara Kultur Elkargoak (EKE) eta Hizkuntza Gutxituen Europar Bulegoak (EBLUL)-ek lankidetza akordioa sinatu dute aste honetan Iruñean. Bertan Europar bulegoaren ordezkaritza EKEren eskuetan uzten duelarik.
Hitzarmenaren helburua euskarak Nafarroan bizi duen egoera hobetzeko EBLULen jarduna indartsuagoa eta eraginkorragoa egitea da.
Akordioa Andoni Uzalu Garaigordobil, Aurten Bai Fundazioko lehendakariak eta Koldo Martinez Urionabarretxea, EKEren lehendakariak sinatu zuten.
Amorebietan (Bizkaia) kokatuta dagoen Aurten Bai Fundazioak EBLUL erakundearen Espainiako Batzordean euskararen ordezkaritza darama 2000. urtetik aurrera.
Nafarroan EBLUL erakundea ezaguna da, Foru Komunitatera zenbait bisita egin baitu. Erakundea, Europako Kontseiluaren hizkuntzalaritzari buruzko aholkularia da eta arlo honetan jardunean ari diren zenbait erakunderekin harremanak eta lanak izaten ditu.
EKE, bere aldetik, 1998an sortu zen Iruñean, euskararekiko errespetua sustatu eta haren garapena bultzatzeko asmoarekin.
© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual