Leire Urbeltz ilustrazaile iruñearrak "Almanake eusko-orientala" sortu du
- DN . IRUÑEA
Hainbat album ilustratu argitaratu ondoren, Leire Urbeltz ilustratzaile iruñearrak Almanake Eusko-Oriental (Patafisiko ilustratua) sortu du, Gasteizko Montehermoso Gunean erakutsiko duena urriaren 16ra arte. Txinara egindako bidaia isladatzen duen proiektu artístico-editoriala da; fantasiaren bidezko errealitatearen espekulazio ironiko bat izan daitekeena. Horretarako txinatar irudikeri kolektiboaren zenbait elementu berenganatzen ditu eta Yolanda Arrieta, Castillo Suarez eta Harkaitz Cano idazleei joku literario bat proposatzen die. "Souvenir" bat bezala irudikatu du Urbeltzek. Esate baterako, bidaiaren egunerokotasunaren beldur eta inseguritateei aurre egiteko sortutako irudikeria biltzen duelako. Honetan ilustrazioa lengoaia eta esperimentazioarako bide bezala erabiltzen da.
Urritik aurrera, Leire Urbeltzek Ilustrazio tailer teoriko-praktikoaemango du Uharteko Buldain Fundazioan. Tailerra 30 ordukoa izango da eta larunbatero antolatu da, 10:30etatik 13:00etara, urtarrilaren 28ra arte.