Activar Notificaciones

×

Su navegador tiene las notificaciones bloqueadas. Para obtener mas informacion sobre como desbloquear las notificaciones pulse sobre el enlace de mas abajo.

Como desbloquear las notificaciones.

"Gure lurretik", Erramun Martikorenaren disko berria, kalean da

Imagen de la noticia
Filmaren kartela.
Actualizada 24/10/2011 a las 01:03

Gure lurretik diskoa kaleratu berri du Erramun Martikorena abeslariak. 2001. urtean aurkeztu Kantuz sortu naiz etadiskoaren ondoren, Gure lurretik honekin ematen dio jarraipena bere diskogintzari. Oraingo honetan ere maitasuna, herrimina, Ameriketako euskal exodoa... aletzen ditu, bere familiaren historia ardatz hartuta. Horretarako, bere inguruko hainbat kantariren laguntza izan du (besteak beste, Kantiruki taldea, bere arreba Angeles, Baigorriko mahastizainak, Isabelle Jaury, Jean Mixel Bedaxagar...), baita beste batzuena ere: Mixel Ducau, Xabi San Sebastian, Pello Ramirez eta Mikel Markez. DN

Abian dira zientzia eta teknologiaren CAF-Elhuyar sariak

Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketa honek. Hiru kategoria egongo dira aurten ere: Dibulgazio-artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Parte-hartzaileek 2012ko urtarrilaren 27 arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.2.000 euroko hiru sari eta 5.000 euroko beste bat egongo dira eskuragarri. Informazio gehiago, www.elhuyar.org helbidean. DN

"Katu bat Parisen", pintore handien estetikaz eta euskaraz

Barton Films-ek banatutako Jean Loup Felicioli eta Alain Gagnol zuzendari frantsesen Katu bat Parisen filmea urriaren 21an heldu da euskaraz zinemetara.Filma pasa den Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen kritika eta publikoaren harrera ezinhobea lortuz. Bisualki erabat originala da, pertsekuziozko eszena ikusgarriekin eta pintore ezberdinetan iradokitutako estetikarekin: Modigliani, Vermeer edo Hockney. Nafarroan, Iruñeko Golem La Morean dago ikusgai euskaraz. DN

Ur Apalategi eta Miren Agur Meabe, Euskadi Literatura Sariak

Ur Apalategi eta Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleek sari bana jasoko dute Euskadi Literatura Sarietan: Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin bildumak euskarazko narratibako saria jasoko du; Meabe, aldiz, euskarazko haur eta gazte literaturaren atalean saritu dute, Errepidea lanagatik. DN



volver arriba
Continuar

Hemos detectado que tienes en Diario de Navarra.

Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, por favor o suscríbete para disfrutar SIN PUBLICIDAD de la mejor información, además de todas las ventajas exclusivas por ser suscriptor.

SUSCRÍBETE