Continuar

Hemos detectado que tienes en Diario de Navarra.

Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, por favor o suscríbete para disfrutar SIN PUBLICIDAD de la mejor información, además de todas las ventajas exclusivas por ser suscriptor.

SUSCRÍBETE
Edición impresa

Actualidad Navarra, Pamplona, Tudela, Estella, Osasuna, Deportes, Gobierno de Navarra, Ayuntamiento de Pamplona, Política, Economía, Trabajo, Sociedad.

Aurtengo Etxepare saria bretoieraz ere argitaratu dute

  • NEREA ALEJOS . IRUÑEA .
Publicado el 14/11/2011 a las 01:02
Eguna euritsua atera zen astelehenean, guztiz aproposa Euria ari dueneanhaurrentzako albuma aurkezteko. Leire Salaberria gipuzkoarrak idatzi eta irudiz hornitu duen lan hau garaile atera zen Etxepare sarietan, euskarazko album ilustratuak sustatzeko ekimenan, Nafarroako Gobernuaren eta hamalau udalerrien laguntzarekin. Aurtengo albuma laugarren hizkuntza batean argitaratu da, bretoieraz. "Orotara 5.000 aletik gora inprimatu dira: 1.500 euskaraz, 3.000 mila gazteleraz, 1.000 galegoz eta 500 bretoieraz", zehaztu zuen Pello Elzaburuk, Pamiela argitaletxekoa. Argitalpena Galiziako Kalandraka argitaletxearen babesarekin burutu dute. "Oso kalitate oneko emaitza lortu dute", esan zuen liburuaren egileak. Ipuinak egunerozko gauzei beste ikuspuntu batetik begiratzeko gonbidapena egiten dio irakurleari. "Poesia eta umorea nahasten ditu liburuak. Bere helburua irrifar bat lortzea da, bai gurasoena eta bai umeena, eguneroko gauza txikiei begiratuz", azaldu zuen Salaberriak. Albumak koloretako 32 orrialde dauzka eta 6 urteko haurrentzat gomendagarria da. "Etxepare sariak hutsune handia betetzen du eta kalitatezko emaitzak bistakoak dira", azpimarratu zuen Pello Elzaburuk. Adibidez, iazko Euskadi Sarien finalisten artean, Alex nire laguna liburua geratu zen ilustrazioaren atalean, Maite Gurrutxagak egindakoa.
volver arriba

Activar Notificaciones