Aurtengo Nafarroa Oinezaren festak baso bat utziko du Arbizun. Nahi duenak Interneten bidez zuhaitz bat landa dezaten 20 euro eman ditzake. Zuhaitz mota aukera dauka. 6 hektarea izango ditu.
XABIER Leteren Izarren hautsa poemari bi irakurketa atera dio aurtengo Nafarroa Oinezaren antolakuntzak. "Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,/ burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak". Euskararen transmizioaren beharra da bat, ingurumenaren zaintzea bestea.
Horrela jaio da Oinez Basoaegitasmoa. "Proiektu berritzaile bat da, erronka berri bat, euskararen aldeko sustapena eta naturarekiko begirunea uztartzen dituena. Gainera, balio pedagogiko handikoa", dio ikastolako presidenteorde den Pello Urzelaik.
Oinez festak eragiten duen CO2 isurketa konpentsatzeko eta ingurumenarekin ikastolek duten konpromisoa berresteko baso berri bat sortuko da: zuhaitzak landatuz osatuko da Oinez Basoa.
Zuhaitzak babesle izan nahi duten herritar, elkarte, erakunde edo enpresei esker landatuko dira. Internetik babesle bihurtu ahal izango da. Webgunean zuhaitz mota aukeratu ahal izango da (gaztainondoak, intxaurrondoak, haritzak, lizarrak...), kokapen zehatza ikusi eta bere izena edo mezu bat idatzi ahal izango da. Internetik kanpo ere, zuhaitzak babesteko sistema sortu da eta gauzatu ahal izango da Nafarroa Oinezen ohiko salmenta puntuetan.
Zuhaitz bat babesteko 20 euro ordaindu beharko da. B asoa, berriz, benetakoa izango da.
Laburtzeko, baso bat utziko du aurtengo nafar ikastolen festa handiak. Hainbat eragilen artean egingo dute. Arbizuko Udalak basoa sortzeko sei hektarea lur jarri du eta hau landatu eta kudeatuko du. Andra Mari ikastolak (2009ko Nafarroa Oinezen antolatzailea) proiektua sustatuko du aurtengo edizioan. Nafarroako Ikastolen Elkarteak proiektuaren jarraipena bermatuko du datozen Oinezetan. Eta, azkenik, Ekopass eta Naider etxeek web orrialde baten bidez zuhaitzen komertzializazioa bideratuko du eta zuhaitzen adopzioa sustatuko du.
Guztira, 5.200 zuhaitz landatu ahal izango da ekimen honen bidez, eta baldintzak egokiak direnean landatuko dira, 2010ko urtarrilean.
Diariodenavarra.es no se responsabiliza ni comparte necesariamente las ideas o manifestaciones depositadas en las opiniones por sus lectores La discrepancia y la disparidad de puntos de vista serán siempre bienvenidos mientras no ataquen, amenacen o insulten a una persona, empresa, institución o colectivo, revelen información privada de los mismos, incluyan publicidad comercial o autopromoción y contengan obscenidades u otros contenidos de mal gusto.
Diariodenavarra.es se reserva el derecho a decidir las noticias que admiten comentarios de los lectores.
Atención: Tu petición no ha sido procesada correctamente. Comprueba que has rellenado todos los campos obligatorios correctamente y vuelve a intentarlo.
(*) Todas las opiniones que tengan rellenados estos campos pueden aparecer publicadas en el periódico impreso
Sakanako bazter hauetan egongo da Oinez Basoa. Sei hektarea izango ditu Arbizuko udalerrian. ARTXIBOA
© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual