Urria eta apirila bitartean, parte hartzen duten ikasgelek zientziaren eta teknologiaren inguruko bost proba
Elhuyar Fundazioak VII. Zernola Olinpiada jarri du martxan http://www.zernola.net atariaren bitartez. Zientziaren eta teknologiaren inguruko olinpiada da, eta Eukal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzendua. Urria eta apirila bitartean, parte hartzen duten ikasgelek zientziaren eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu beharko dituzte. Gela bakoitzak blog bat izango du, eta blogean bertan zintzilikatu beharko dituzte proben ebazpenak.
Proba hoberena egin duen ikasgelak sari bat jasoko du gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadaren amaieran puntu gehien dituzten bi ikasgelek bi eguneko txangoa irabaziko dute. Hirugarren postuan sailkatzen den ikasgelak egun-pasako txangoa bereganatuko du. Gainera, olinpiadaren amaieran proba guztiak aurkeztu dituzten ikasgelek beste bi zozketatan parte hartuko dute.
Lehengo proba urriaren 27an argitaratuko da, eta parte hartzen duten ikasgelek ia hilabeteko epea izango dute ebazteko. Lehenengo proba horretan, gaztetxoek aztertu beharko dute Lurrak eta ilargiak nola eragiten dioten elkarri. Hurrengo probetan, honako gai hauek landuko dituzte: IKTak eta zientzia-kazetaritza, prozesu teknologikoaketa jarrera ekintzailea, ingurumena eta bloga.
Zernola Olinpiadaren helburua da gazteei zientzai eta teknologiarekiko zaletasuna piztea, talde-lana eta sormena sustatzea eta, era berean, teknologia berrietan trebetasuna hartzea.
Proba bakoitzari dagozkion sariak olinpidiaren babesleak emango dituzte. Besteak beste, Kukuxumusu, Elkar liburu-dendak, Astizko Kobak (Mendukilo) eta Iruñeko Planetarioa. Olinpiada amaitu duten ikasgelen artean egindako bi zozketen babesleak Senda Vida parkea eta Gaztezulo aldizkaria dira.
Lehen bi sailkatuek bi eguneko txangoa egingo dute Zuatzako uhartera eta Plentziara.
© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual