Nafarroako zenbait hedabideen ordezkariek eta haietako asko biltzen dituen Nafarroako Topaguneak foru administrazioak euskara erabiltzen duten Nafarroako hedabideak inolako laguntzarik gabe utziko dituela salatu du aste honetan. "Azken urteotako ohiko prozedura apurtuz, eta aurrekontu murrizketa aitzakiatzat hartuta, gobernuak argitaratu ere ez du egin euskara darabilten hedabideei diruz laguntzeko deialdia, hedabide horien bideragarritasun ekonomikoa kinka larrian jarriz", esan zutenez. DN
© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual