x
Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa Boletines
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
SOCIEDAD

Barnetegi familiarra

Actualizada Lunes, 17 de agosto de 2009 - 04:00 h.
  • NEREA ALEJOS . ZUGARRAMURDI

EUSKARA ikasten ari diren gurasoak eta D ereduan dauden haurrak badute aukera elkarrekin egoteko familia barnetegiei esker. AEK-k antolatzen duen barnetegi mota hau Forun (Bizkaia) eta Adunan (Gipuzkoa) egin dira, baino aurten Nafarroan eskeini da lehen aldiz, Zugarramurdin hain zuzen.

Uda honetako arrakastatsuena izan da: hogei ume eta 17 guraso elkartu dira abuztuaren 3tik 16ra arte, atzo hamabost eguneko egonaldia bete zutelarik.

Barnetegiaren asmoa guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzea da. Gurasoak klaseak jasotzen dituzten bitartean -egunero 7 ordukoak-, umeak tailerrak egiten eta jolasean aritzen dira bi begiraleekin. Eskolak jasotzeko orduan, goi-mailako bi talde antolatu dira.

Arratsaldeko saioak batera egiten dira: haurrei eta gurasoei tailerrak eta ekimen desberdinak proposatzen zaizkie. Pasa den astean, gurasoek ipuin antzeztu bat prestatu behar izan zuten bere seme-alabeentzat.

"Gure helburua seme-alaba eta gurasoen arteko euskararen transmisioa ematea da. Horretarako bideak irekitzen ditugu", azaltzen du Izarne Agirrek, 26 urteko irakasle bizkaitarrak. Lau urte daramatza euskara irakasten eta iaz Foruko familia barnetegian egon zen lehen aldiz.

Hamabost eguneko egonaldia ziztu bizian pasatzen da, baina Izarnek uste du eragina baduela. "Familian ohitura batzuk finkatzea eta gogoak piztea lortzen da. Noski, hortik aurrera bakoitzak bere etxean bete behar du bere lana", dio. Aurten bildutako familien jatorriak ondorengoak izan dira: Araba (6 familia), Gipuzkoa (2), Bizkaia (2) eta Nafarroa (2). Ikasleen iritziz, oso esperientzia ona izan da. "Zugarramurdi izugarria iruditu zait. Egia esan, oso denbora gutxi izan dugu ingurunea ezagutzeko", kontatzen du Ana Lopez Jauregik, 41 urteko ama. Irungoa da eta orain dela bi hilabete erabaki zuen barnetegira joatea bere bi semeekin, Oier (7 urtekoa) eta Markel (4 urtekoa). Senarra etxean geratu zen oporrak ez izateagatik. "Etxean, gure umeekin dexente egiten dugu euskaraz. Baino Irunen nahiko giro erdalduna dago eta nire semeak gaztelaniaz aritzen dira bere lagunekin", dio. Gauza berbera gertatzen zaio Eva Gonzalezi, 41 urteko ama. "Nire semea, Unai (5 urtekoa), eskolatik kanpo gaztelaniaz aritzen da". Senarra etxean geratu zen. "Berak ez du euskararen beharrik eta asteburuetan etorri da, igandeko arratsaldean ematen diguten aisialdia aprobetxatuz".

Diariodenavarra.es no se responsabiliza ni comparte necesariamente las ideas o manifestaciones depositadas en las opiniones por sus lectores La discrepancia y la disparidad de puntos de vista serán siempre bienvenidos mientras no ataquen, amenacen o insulten a una persona, empresa, institución o colectivo, revelen información privada de los mismos, incluyan publicidad comercial o autopromoción y contengan obscenidades u otros contenidos de mal gusto.
Diariodenavarra.es se reserva el derecho a decidir las noticias que admiten comentarios de los lectores.

Atención: Tu petición no ha sido procesada correctamente. Comprueba que has rellenado todos los campos obligatorios correctamente y vuelve a intentarlo.

(*) Todas las opiniones que tengan rellenados estos campos pueden aparecer publicadas en el periódico impreso

Familia barnetegian parte hartu duen guraso taldea, Zugarramurdiko eskolan bilduta. N.A.

Inma Siles Camacho eta Fermin Izko Cabrera, bere hiru seme-alabekin: Aimar, Irune eta Naroa (ezkerretik eskumara). N.A.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra