Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa Boletines
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
TOPALEKU | ROLDÁN JIMENO

KONKISTAREN BULDAK

Anexioa armen bidez, sinesgarriak ez ziren arrazoi juridikoak erabiliz eta Julio II.aren bulda pontifikal polemikoetan oinarritu zen

Actualizada Lunes, 9 de marzo de 2009 - 04:00 h.

K ONKISTAREN inguruko gure aurreko artikuluari jarraipena emango diogu. Iritzirik zabalduenaren arabera, armek beharturik beretu zuen Gaztelak Nafarroa, batere sinesgarriak ez ziren arrazoi juridikoak erabiliz eta Julio II. aita santuaren bulda eztabaidagarriak baliatuz. Nafarroa, ez zen Gaztelara era baketsuan anexionatu, eta ezta oinordetza-eskubideak betez ere, Aragoiko koroaren lurraldeekin gertatu zen bezala.

Anexio hori armen bidez, sinesgarriak ez ziren arrazoi juridikoak erabiliz eta Julio II.aren bulda pontifikal polemikoetan oinarritutako justifikazio kanoniko bat baliatuz egin zen. 1512an aita santuak Pastor ille caelestis bulda eman zuen jakitera eta bulda horren arabera, Aulki Santuaren edo bere aliatuen aurka edota Luis XII.aren Frantziaren alde egiten zuen edonor eskumikatu egingo zuten.

Fernando Katolikoa konturatu egin zen Nafarroako errege-erreginak frantsesen alde jarri zirela eta, ondorioz, aipatu bezala, Aulki Santuari presioa egin zion, eta baita bere helburua lortu ere. Horrela, 1513ko otsailean bigarren bulda argitaratu zen, Exigit contumacium deitutakoa eta, bulda horren bidez, Joan Albretekoa eta Katalina eskumikatu eta erregetzatik kendu zituzten, Frantziako errege zismatikoarekin elkartu zirelako, aitasantutzaren aurka.

Konkistaren azalpenak ez ziren batere sinesgarriak izan eta, beharbada, horrek eragina izan zuen Nafarroako erakunde tradizionalak eta foruen sistema errespetatzeko orduan. Indar militarren bitartez, Pirinioetako erresumak amore ematea lortu zuten, baina, agian, "itundutako" eta "hitzartutako" amore ematea izan zen, kontuan hartu behar baita konkista zein baldintzatan eman zen, baldintza horiek, zalantzarik gabe, eragina izan baitzuten prozesu horretan. Nafarroa 1515ean gehitu zitzaion Gaztelako koroari, zuhurtzia handiz prozesu horretan etenaldi bat egin eta gero. Albretekoak berriro erregetzan ezartzeko ahaleginak behin betiko bukatu ziren Noainen, 1521eko ekainaren 30eko arratsalde hartan eta geroko Amaiurko gazteluaren defentsan. Pirinioen hegoaldeko Nafarroa osoa, une horretatik aurrera, "egokitze", "moldatze" eta "antolatze" fase baten sartu zen, Gaztelaren nagusitasunaren ondorioz sortutako egoera berrian.

Diariodenavarra.es no se responsabiliza ni comparte necesariamente las ideas o manifestaciones depositadas en las opiniones por sus lectores La discrepancia y la disparidad de puntos de vista serán siempre bienvenidos mientras no ataquen, amenacen o insulten a una persona, empresa, institución o colectivo, revelen información privada de los mismos, incluyan publicidad comercial o autopromoción y contengan obscenidades u otros contenidos de mal gusto.
Diariodenavarra.es se reserva el derecho a decidir las noticias que admiten comentarios de los lectores.

Atención: Tu petición no ha sido procesada correctamente. Comprueba que has rellenado todos los campos obligatorios correctamente y vuelve a intentarlo.

(*) Todas las opiniones que tengan rellenados estos campos pueden aparecer publicadas en el periódico impreso

Nafar erret zigilua 1504-1512an.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra