Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa Boletines
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
SOCIEDAD

Hemen da ikastolen telebista

Nafarroako Ikastolen Elkarteak beren telebista kanala Internet bidez aurkeztu berri dute. Edozein ordenagailutik ikus daiteke http://www.iktb.tv helbidean. Baita edukin propiak bertan eskegi ere.

Actualizada Lunes, 9 de marzo de 2009 - 04:00 h.
  • ION STEGMEIER . IRUÑEA

IKASTOLEK badute dagoeneko bere telebista kanala. Ez da ohituta gauden kateetako bat, gure gizartea kate horiek sortu zirenekoa ez den bezalaxe. IKTB du izena eta Interneteko telebista bat da, hau da, "ea zer ematen duten orain telebistan" gure buruari galdetu beharrean, "ea zer ikusi nahi dudan orain" galdetzera pasa den horietakoa. Ostegunean aurkeztu zuten Iruñean Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) duten egoitzan.

Gazteak ikusentzunezko lengoaira ohituta daude, Soda New TV enpresako gerentea den Gorka Muñecasek azaldu zuenez. Zentzu horretan Youtube plataformaren sorrerak iraultza bat suposatu zuen, gazteak beraiek sortutako bideoak erakusteko parada bait zuten lehenengo aldiz, eta beraien lengoaia propioa sortuz joan ziren.

Bi zentzu horietan egiten du lan IKTB telebistak, edukinen igorle eta hartzaile modura. Edozein ordenagailutik ikus daiteke. Bideo laburrez dago osatua, 2 eta 5 minutu arteko iraupena dutenak. Hainbat kanaletan dago sailkatua IKTB: Ikastola, Gazte, Jaiak, Top bideoak eta enpresa babesleena, hurrenez hurren, eta kanal bakoitza, bere aldetik, azpitartetan banatzen da. Guztiek elkarrizketa, erreportai, bideoklip, agendaz... osatuak.

"Anjel Lertxundiri entzun nion behin Internet dela euskararen zortzigarren probintzia", esan zuen Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, ekimen honen babesle ekonomikoetako bat. "Euskararen ezagutza asko handitzen ari da, Nafarroan motelago, baina baita ere. Hazkunde handiena gazteen artean dago. Lehentasuna, beraz, gazteen artean erabilera bultzatzea da", gaineratu zuen.

Peio Mariñalena NIEko zuzendariak azaldu zituen telebista hau sortzearen arrazoiak: euskararekiko konpromisoa, gazteen artean erabilera sustatzeko; ikastolek teknologia berriekiko duten konpromisoa ere haintzat hartu dute; honek zabaltzen dituen aukera pedagogikoak, bai gelan eta baita gelaz kanpo ere, eta, azkenik, mugarik gabeko zerbait delako, edonor edozein tokitik konekta daiteke. Baita gurasoak ere.

Diariodenavarra.es no se responsabiliza ni comparte necesariamente las ideas o manifestaciones depositadas en las opiniones por sus lectores La discrepancia y la disparidad de puntos de vista serán siempre bienvenidos mientras no ataquen, amenacen o insulten a una persona, empresa, institución o colectivo, revelen información privada de los mismos, incluyan publicidad comercial o autopromoción y contengan obscenidades u otros contenidos de mal gusto.
Diariodenavarra.es se reserva el derecho a decidir las noticias que admiten comentarios de los lectores.

Atención: Tu petición no ha sido procesada correctamente. Comprueba que has rellenado todos los campos obligatorios correctamente y vuelve a intentarlo.

(*) Todas las opiniones que tengan rellenados estos campos pueden aparecer publicadas en el periódico impreso

Ezk.-eskum.: Patxi Bastarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea), Izaskun Arratibel (NIEko lehendakaria), Paula Garaialde (SODA New TV) eta Pello Mariñelarena (NIEko zuzendaria) CALLEJA


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra