Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa Boletines
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
TOPALEKU | IÑAKI AZKONA HUÉRCANOS

JON SARASUAREN BIDAIA

Actualizada Lunes, 2 de febrero de 2009 - 04:00 h.

B RASIL, Ekuador eta Bolivian hamar eguneko lan bidaia egin zuen Jon Sarasuak joan den urteko ekainean. Egun horien kronika argitaratu du LARRUN aldizkariak 2008ko irailaren 28ko alean. Artikulua sakona eta atsegina da guztiz. Benetan gomendatzen dizut, irakurle.

Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakaslea da eta GARABIDE-n -identitate, kultura eta hizkuntzaren alorrean euskal esperientzia beste herriekin partekatzea xede duen ekimena- eta LANKI-n -kooperatibismoari buruzko ikertegia- parte hartzen du. Bi elkarte hauen lanaren barruan egin zuen bidaia. Horretaz gain, Jon Sarasua idazle bikaina da eta hausnarketa-egile ausarta eta aberatsa.

Arrasateko kooperatibagintza esperientzia garrantzitsua da munduko leku askotan kapitalismo gotorraren alternatiba gisa ehuntzen ari den oinarrizko ekonomia solidarioaren sarearen bultzatzaileendako.

Eta, era berean, euskalgintzak egin duen bidea, urte hauetan guztietan ibilitakoa eta hausnartutakoa, izugarri baliagarria zaie Ekuador, Bolivia, Peru eta gainerako estatuetako herri indigenei, ezartzen ari diren hizkuntza politikak diseinatzeko edota zuzentzeko laguntza bezala.

Brasil da ekonomia solidarioaren gune indartsuenetakoa: 22.000 ekimen edo enpresa txiki eta ehundaka mila militante, horien artean Lurrik Gabekoen Mugimenduindartsua. Eta horien ondoan, San Pauloko karriketan barna, dena utzi duten frantziskotar gazte berriak: pobre, sexu-loturarik gabe eta taldean bizitzeko hautua eginda, kaleetako baztertuenei maitasuna eta laguntza ematera dedikatzen direnak. Beraiekin bizitako pasadizo iradokigarria kontatzen du Sarasuak.

Ekuadorren eta Bolivian emaitza ezberdina ekarri omen dute herri indigenek identitatea eta hizkuntza defendatzeko egin duten saioek. Ekuadorren aurrerapauso ahul batzuen preso omen daude -eskola elebidun baina benetan gaztelaniaduna, adibidez- eta, langabezia giroan lanpostuak sortu baitira, militanteen funtzionarizazioaren arriskua eta ahulezia sortu da. Erreakzionatu beharra dute.

Bolivian, berriz, hizkuntza integratu dute kosmobisio berezko baten indarberritze lanean, gizartearen egituratze-antolamendu propioa dakarrena. Pauso bakoitzaren gaineko kontzientzia eta kontrola handiagoa omen dute. Biek ala biek eskertzen dute koska bat aitzin dagoen euskalgintzaren eskarmentua eta irakaskintza.

Herri indigenek, guk Euskal Herrian bezala, hizkuntza indartsu batekin partekatzen dute bere espazioa. Hor sortu dira Jon Sarasuaren bidaian eztabaida handiak. Hizkuntzen konbibentzia ereduak ez du balio, hizkuntza boteretsuenaren alde egiten baitu. Gizarte elebidunetan egoera ahulagoan dagoen hizkuntzaren bizi-iraupena ziurtatze aldera erabilera espazio zaindua behar da, babes berezia duena.

Egungo gizarte globalizatu hiperkomunikatuan zaila eta desegokia egiten da espazio elebakarra-ren defentsa. Jon Sarasuak hegemonia irekiakkontzeptua proposatzen du edo hegemonia espazioen ardazte irekia.

Ahul dagoen hizkuntzaren erabilera hegemonikoa eta, era berean, irekia, munduaren aurrean eta beste hizkuntzen aurrean. Garatu beharreko kontzeptu interesgarria iruditzen zait.

Bidenabar, adieraz dezadan berriro ere, euskararen hegemonia irekia izanen lukeen kultura eta gizarte harremanetarako gune indartsu bat behar dugula Iruñean euskaldunok. Behar aunitz artean larrienetakoa dirudit. Luze ari da gabezia. Nafarroako Administrazio Publikoak ez du eginen. Nork helduko dio desafioari ?

Diariodenavarra.es no se responsabiliza ni comparte necesariamente las ideas o manifestaciones depositadas en las opiniones por sus lectores La discrepancia y la disparidad de puntos de vista serán siempre bienvenidos mientras no ataquen, amenacen o insulten a una persona, empresa, institución o colectivo, revelen información privada de los mismos, incluyan publicidad comercial o autopromoción y contengan obscenidades u otros contenidos de mal gusto.
Diariodenavarra.es se reserva el derecho a decidir las noticias que admiten comentarios de los lectores.

Atención: Tu petición no ha sido procesada correctamente. Comprueba que has rellenado todos los campos obligatorios correctamente y vuelve a intentarlo.

(*) Todas las opiniones que tengan rellenados estos campos pueden aparecer publicadas en el periódico impreso


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra