x
Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa Boletines
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
SOCIEDAD

Aurpegi berriak eta saio gehiago aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Zortzi saio antolatu dituzte, ahalik eta herri gehienetara zabaltzeko, eta bertsolari gehienak 25 urtetik beherakoak dira

Actualizada Lunes, 2 de febrero de 2009 - 04:00 h.
  • DN . IRUÑEA

Aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa berrikuntza handi batekin dator: bertsolari guztiak -iazko txapelduna izan ezik, Julen Zelaieta- lehen fasetik abiatuko dira. Horregatik, iaz baino bi saio gehiago daude aurten eta azken-laurdeneko saioak erakargarriagoak izango dira.

Aurtengo edizioan 25 bertsolari arituko dira txapela jantzi nahian. Hamazazpi sailkatuko dira finalaurrekoetarako, azken-laurden bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak eta bederatzi puntuaziorik onenak. Nabarmentzekoa da Txapelketan parte hartuko duten bertsolari gehienen gaztetasuna: gehienak ez dira 30 urtera iristen eta asko 25 urtetik beherakoak baitira. Horietatik, bi bertsolarik lehen aldiz hartuko dute parte: Saioa Alkaiza iruindarrak eta Garaxi Taberna beratarrak. Kontrako muturrean dago Bittor Elizagoien, aurtengoarekin 30 Txapelketa jarraian egingo ditu bertsolari baztandarrak. Beste aldetik, atsedenaldia hartu ostean beste bi bertsolari arituko dira berriro: Xabier Silveira eta Iñigo Ibarra. Pasa den larunbatan lehenengo azken laurdena ospatu zen Auritzen eta bi bertsolari sailkatu ziren finalaurrekoetarako: Aimar Karrika eta Jon Barberena.

Diariodenavarra.es no se responsabiliza ni comparte necesariamente las ideas o manifestaciones depositadas en las opiniones por sus lectores La discrepancia y la disparidad de puntos de vista serán siempre bienvenidos mientras no ataquen, amenacen o insulten a una persona, empresa, institución o colectivo, revelen información privada de los mismos, incluyan publicidad comercial o autopromoción y contengan obscenidades u otros contenidos de mal gusto.
Diariodenavarra.es se reserva el derecho a decidir las noticias que admiten comentarios de los lectores.

Atención: Tu petición no ha sido procesada correctamente. Comprueba que has rellenado todos los campos obligatorios correctamente y vuelve a intentarlo.

(*) Todas las opiniones que tengan rellenados estos campos pueden aparecer publicadas en el periódico impreso

2007ko txapelketaren finala, Elizondon. ARTXIBOA/MONTXO A.G.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

Noticias relacionadas

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual