Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa Boletines
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
SOCIEDAD

Tuteran hasiko da martxoaren 26an hamaseigarren Korrika

Hamaika egunez, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu martxa honek, egun eta gauez

Actualizada Lunes, 29 de diciembre de 2008 - 04:00 h.
  • DN . IRUÑEA .

Tuteran ekingo dio bideari hamaseigarren Korrikak. 2009ko martxoaren 26an izango da hori, Erriberatik hasita 11 egunez eta gelditu gabe Euskal Herria zeharkatuko duen martxa aurkeztu dute dagoeneko. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira lelopean, bi mila kilometro baino gehiago burutuko ditu Korrikak, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe, apirilaren 5ean Gasteizera heldu arte.

Migrazioei begira

Esan bezala, Korrika 16 Tuteran hasiko da martxoaren 26an, eta Gasteizen bukatuko da apirilaren 5ean. Antolatzaileek Korrika igaro edo hasi ez den lekuetara eraman nahi dute-eta. Bide batez, Erriberako AEKri eta bertako euskaldun eta euskaltzale guztiei errekonozimendua adierazi nahi diete antolatzaileek.

Bestalde, Gasteiz izan da azken urteetan barne eta kanpo migrazioaren eraginez hazkunde handiena izan duen hiriburua, beraz Korrika 16ren leloa ezin aproposago atxikitzen zaio, eta berriro bukaera Gasteizera eramateko garaia bazela ere uste dute, bertan bukatu zen azkenekoa 9. Korrika izan baitzen.

Bi data hauen bitarteko ibilbideari dagokionez, hiru alditan igaroko da Korrika 16 Nafarroatik. 26 ostegunean Tuteran hasi eta jarraian datozen hiru egunetan bertan ibiliko da. 28 larunbatean Iruñea zeharkatuko duelarik. Gipuzkoatik eta Iparraldetik ibili ondoren, 30 astelehenean berriro sartuko da. Azkenik apirilaren 2an Nafarroan azkeneko kilometroan egin ondoren Arabara abiatuko da.

"Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpen euskalduna egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duente milaka familia horiek izan nahi ditu gogoan Korrika 16k aurtengo omenaldia gauzatzeko", diote AEKko lagunek.

Korrika laguntzaileek, hamabi euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbideratuko dien Korrika laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen zerrenda duen katalogoa eskuratuko dituzte.

Korrika laguntzailea izateko Korrika laguntzailea izateko Korrika laguntzaile bereizgarria ikusten den lekuetara edo AEK euskaltegietara baino ez dago: bestela Korrikaren web orriaren bidez ere badago eskatzerik, baita Iruñean ireki berria den Korrika dendan ere. Denda horretan (San Anton kalea, 26), gainera, merkaturatutako arropa katalogo zabal bat eskuratu daiteke.

Bi urterik behin AEK-k antolatu eta Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da Korrika. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

Noticias relacionadas

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra