Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa Boletines
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
SOCIEDAD

Alexander Tapia, Iruñeko olerkaria

Tapia Perurenaren gainean iaz Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatu zituzten Jardunaldiek liburu baten jaso dituzte, nafar poetaren 21 argitaratu gabeko olerkiekin batera. Hainbat idazle eta adituek idazten dute paperezko omenaldi honetan.

Actualizada Lunes, 1 de diciembre de 2008 - 04:00 h.
  • I.S.B. . IRUÑEA

BIRRITAN hil zen Alexander Tapia Perurena. Lehen aldiz kulturalki desagertu zen, 1936ko gerraren ondoren (badirudi espetxean denboraldi bat eman zuela); eta, fisikoki, 1957an. Hirugarren heriotza, oroitzapenarenarena, pixka bat gehiago aldendu da aste honetan, Iruñeko Udalak Alexander Tapia Perurena, Iruñeko Olerkaria. 50 urteizeneko liburua argitaratu du eta.

Lehen pausua 1999an udalak argitaratu zuen antologia izan zen. Iaz, maiatzean, Nafar Ateneoak eta Udalak Tapiari eskeini zion hitzaldi ziklo bat, eta orain jardunaldi haietan esandakoa liburua baten jaso dute. Ponentzia guztiak aurki daitezke bertan (Joxemiel Bidador, Josetxo Azkona, Maite Lakar, Aintzane Galardi Portu, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Felipe Juaristik sinatuak) eta, baita ere, 1999ko antologiaren ondoren Bidadorrek berak aurkitutako 21 poema berri, argitaragabeak.

Liburuan Kattalin umezurtza antzezlana ere irakur daiteke. Jose Maria Satrustegik aurkitu zuen hau Kaldereria kaleko liburu denda baten. "Hikaz idatzitako lan oso arina da", Iruñeko Udalaren euskara koordinatzaile den Iñaki Azkonaren esanetan. Iruñeko Olerkariak ahal izan zuen bezala argitaratu zitue n bere lanak. Argizari eta txokolate artean etorri zen mundura Alexander Tapia Perurena (1899-1957). Hori zen familiak Iruñeko Navarreria auzoan zuen onbidea.

Gurasoak euskaldun zituen arren (Lesaka eta Goizuetakoak) berak ez zuen euskara jarauntsi. Heldua zela ikasi zuen. Parisen eta Alemanian ikasi zuen zortzi urtez eta, Iruñera itzultzean, hezkuntzan murgildu zen. Ez zen zaila, frantsesa, ingelesa, alemana, gaztelania eta euskara menperatzen baitzituen. Lekarozeko eskolan ere ibilitakoa izan zen. Garai horretakoak dira, besteak beste, Baztango mendiakliburuak.

Tapia oso fededuna zen. Europako literatura ezaguna zuen eta, besteak beste, Uhland alemaniar erromantikoa euskaratu zuen. Bere lanetan gehien lantzen zituen gaiak natura, lurrarekiko maitasuna, maitasun idealizatua eta erlijio esperientziak ziren.

Azkonak dioenez, Tapiak bi eragozpen izan du: "Nafarren artean euskalduna izatea eta euskaldunen artean nafarra, euskal kultur establishment-arekiko periferiakoa". Bilbon, Euzkadi egunkarian egin zuen lan eta nafar medioetan ere euskaraz asko idatzi zituen.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra