Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa Boletines
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
SOCIEDAD

Pello Salaburuk zuzenduko du Interneteko lehen Euskal Gramatika

Hizkuntzaren deskripaben klasikoaz gain, erabilpen datuak edo mapak ere izango ditu webguneak

Actualizada Lunes, 3 de noviembre de 2008 - 04:00 h.
  • DN. . IRUÑEA

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Lagun Aro aseguru-etxeak, Lagun Aro fundazio berriaren bidez, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Interneteko lehen euskal gramatikaren proiektua aurrera eramateko (Euskal Gramatika Sarean).

Pello Salaburu hizkuntzalari nafarra eta errektore ohiak zuzentzen duen UPV/EHUko Euskara Institutuak abiarazi du proiektua.

Interneteko euskal gramatika hemendik urte batetara gutxi gora behera argitaratzea nahi dute proiektuaren bultzatzaileek.

Euskararen entziklopedia

Hitzarmenak hiru urte iraungo du eta luzatu ahal izango da. Haren bitartez, Lagun Aro fundazioak 90.000 euro emango dizkio Euskara Institutuari, gehienbat erabiliko direnak Interneteko lehen euskal gramatika abian jartzeko: Euskal Gramatika Sarean.

Erreferentzia-proiektu bat da, jende guztiari zuzendua, baina, bereziki, hizkuntzalaritzaren arloko ikasle eta profesionalei.

Euskal Gramatika Sarean euskaren entziklopedia antzeko bat izango da. Hizkuntzaren deskribapen klasikoaz gain (fonetika/fonologia, morfologia, sintaxia eta abar), halako lanetan hain ohikoak ez diren gaiak ere jorratuko ditu: lexikografia, hizkuntzaren historia, hizkuntzaren eskurapena, hizkuntzaren prozesamendua, euskararen egoera eta erabilpenari buruzko datuak eta abar.

Gaiak aurkezteko batez ere testuak erabiliko dira, baina baita grabazioak, mapak edo argazkiak ere. Beste atal batzuk izango dira: zalantzen txokoa, hizkuntza erabiltzeko arauak, inguruko hizkuntzen eragina eta abar.

Bestalde, Lagun Aro fundazioarekin sinatutako hitzarmen honen bidez, Euskara Institutuaren beste proiektu bi bultzatuko dira: Hiztegi Batua Euskal Prosan eta Egungo Euskararen Hiztegia. Lehendabizikoa amaituta dago eta edonork kontsulta dezake sarean (http://www.ehu.es/ehg/ ).

Hala ere, datozen asteetan askoz informazio gehiago gehituko zaio, sarrera bakoitzaren erabileraren joeren berri emateko, historian zehar eta gaur egun. Bigarrena gaur egungo prosan erabilitako euskararen hiztegi erraldoia da. Oraintxe F, G eta H letrak daude kontsultagai (http://www.ehu.es/eeh/ ) eta 80.000 adibidetik gora biltzen dituzte. Datozen asteetan "I" letra gehituko da.

Egia esan, guztia proiektu bakarra da, maila desberdinetako aingurak dituena: gramatika eta hiztegi biak. Gainera, orain prestabidean dagoen euskal literaturaren entziklopedia bat erantsiko zaio proiektuari. UPV/EHUko Euskara Institutuko proiektuen multzo hau guztiz ekimen orijinala da. Izan ere, ez dago beste hizkuntzarik tamaina honetako gramatika eta hiztegia lantzen ari denik sarean jartzeko.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra