Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
HASIER LARRETXEA | POETA

"Poesia iraganarekin mintzatzea ere bada"

  • Tenkatutako alanbre hesiaren irudia hartu du Larretxeak bere poema liburu berria izendatzeko. Baztango imajin hori etorri zaio burura lan sakon honetan. "Atakak", bertan dioenez: "Zeru eta lurraren artean distira. Zu eta ni desegiten".

Imagen de la noticia

Hasier Larretxea, Arraiozko poeta gaztea. ZURI NEGRIN

0
Actualizada 19/12/2011 a las 01:01
  • ION STEGMEIER . IRUÑEA .

Pozik dago Hasier Larretxea Gortari. Madrilen bizi den Baztango poeta saiatzen da ahalik eta poema gorpuztuenak idazten. Eta bere hirugarren liburuarekin, Atakak, lortu du horietako sorta on bat batzea. Horretarako, aitortzen du, beharrezkoa da garai eta leku ezberdinetako poetak irakurtzea. Konplexurik gabe. "Kreaziorako, edozein arrazoi izan daiteke adierazpide" , ziurtatzen du Larretxeak (Arraioz, 1982).

Badago desberdintasunik aurreko liburuarekin konparatuz. Zu ere aldatu duzu zure burua?

Nik estimatzen ditut obraz obra eskaintza ezberdinak osatzen dituzten egileak. Hau da, denboraren, unearen eta islatu nahi denaren arabera, eta baita ere poetak irakurgai izan dituen testuengatik bertze trazu bat hartzen duten liburuak. Azken bala denbora gutxian Madrilera etortzearekin bat kanporatu nuen zerbait zen, denbora bati, esperientzia bati lotua. Atakak, berriz, zenbait urtez lantzen joan naizen lana bada. Urte horietan izan dut aukera ere gibelak begiratzeko, haurtzarora eta sorlekura.

Eta begirada horretan atakekin topatu duzu. Zure barnean zegoen irudi bat zen?

Horixe bera. Biziki maite dudan irudia da. Arraiozen, Baztanen, nagoenean edo landa eremuko beste testuinguru batean, beti txunditu izan naute atakek. Ez du arrazoi sustraitu bat horrek baina bai erakargarritasun horrek bazuen gero arrazoirik liburuari izenburu jartzeko, bai eta Pello San Millan Baztango argazkilariaren argazkitik tiraka ere.

Zergatik atakak?

Denboran aldatzen ez den euskarri bat bada ataka, lur eremu bat itxi egiten duena, itxi eta ireki daitekeena berez, eta euskaraz ere bada arraia. Beraz niretzat poema bada arraia bat zentzu honetan, bizitzari edo norbanako baten nondik norakoaren inguruko zizta. Kasu honetan badu erlaziorik ere landa eremu horrekin, Baztanekin eta haurtzaroarekin ere bai.

Denboraren atakak ere nolabait badira. Poema baten diozu: "Oroitzapena, iraganaren harresia, memoriaren hilerria". Nostalgia kutsu bat ere badauka?

Bai. Iragana pisu da eta bertzalde urruntasunetik liburua hasten da, bertzeak bertze, Pablo García Casadoren "aldirietan egotea barnean egotea ere bada" esaldiarekin. Ni Madrilen bizi naiz baina nire haurtzaroa eta gaztaroa Baztanen iragan da. Zentzu horretan niretzat poesia bada iraganarekin mintzatzea, bada izan nintzen haur hori hiri honetan ere, Madrilen, azaltzea. Behar bada faltan botatzen baititut batzuetan landa eremuko paraje horiek, patxadatasun hori, bizitza estilo hori. Bada omenaldi xume bat ere bai nire familiari eta herriko bizimodu horri.

Haurtzaro eta nerabezaro horri buruz esaten duzu "garbitu beharreko zauriak" dituzula. Behar bada gogoratzen dituzun gauza horiek ez dira denak onak.

Ez dute zertan, nire kasuan, onuragarriak izan guztiak. Gainera poesia nire kosmos horretan orden bat bilatzeko, ongizate bat bilatzeko, kanporatzen ditut korapiloak eta baita ere, kasu honetan, ziztadak badaude ere landa eremuko morala, bizitzarekiko ikuskerari buruzko poemak non baduten kritizismorik ere bai atal zehatz batean. Badira poema zorrotzak ere ni ume eta gazte bezala sentitu, usaindu, entzundako bizipen edo bizitza estilo horien inguruan.

Bakardadea, dudak... ere agertzen dira gai bezala.

Bai. Historian beti izan dugu pisu poetok hainbat gaietan: ausentzia, bizitzan zurekin bat ez direnekin aurrera nola egin, memorian iragana, heriotza... badira binomio batzuk zeharkatzen dutenak poemarioa. Ni saiatu naiz poema bakoitzean dardar baten gisa islatzen irakurleari. Saiatu naiz poema bat izan dadin irakurlearentzat zerbait helarazteko arrazoia. Nik uste dut irakurleak duela azken hitza, nik ez dut egia osorik eman nahi. Luzatzen diot irakurleari poema bat honek bere bizitzarekin osatu ahal izateko.

Irudi horien artean asko errepikatzen da azulejoa, zergatik?

Azulejoa lehen atalean agertzen da eta present dago nik islatu izan nahi dudalako zentzu horretan nolatan eraikinak diren memoriaren eta historiaren hondarrak, pertsonak aunitzetan eta are eta gehiago munduko gerrekin erailtzen dituzte, hiltzen dira... baina kasu honetan eraikinak naiz eta suntsituak izan hor darraite eta Yugoslavia ohia dela, Ekialde hurbila, Irak... ingurune horietan izanen dira guztiz suntsitutako eraikinak baina oraindik jarraitzen dute batzuk zutik. Azulejoa, hein batean, horren isla-edo da. Islatu izan dut zentzu horretan mundu mailako gatazkak. Denboraren iragaitea da eraikin baten bidez.

ATAKAK

Egilea: Hasier Larretxea.
Egilea: Alberdania.
Orrialde kopurua: 114. Salneurria: 16 euro paperean eta 11,20 euro e-book moduan.




Comenta el contenido
Tu opinión nos interesa Tu opinión nos interesa

Rellena el siguiente formulario para comentar este contenido.






(*) Campo obligatorio

Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

Lo más...
volver arriba

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Contenido exclusivo DN+
VER EL CONTENIDO COMPLETO
Ya soy DN+
Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar sin publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra