Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página HIBERUS | Google Plus Hemeroteca Edición impresa DN+ Tablet
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete
El Tiempo: Cargando...

La Hemeroteca

Iruñeko Hizkuntza Eskolak Bertso Eskola antolatu du

0
Actualizada 12/09/2011 a las 01:05

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak euskaldun berrientzako Bertso Eskola antolatu du laugarren urtez. Astean behingo bi orduko saioak izango dira eta euskara mailaren araberako bi talde osatuko dira. Bai batean eta bai bestean zero hutsetik hasiko dira, beraz bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik bertsogintzari buruzko ezagutzarik izatea. Ainhoa Aranburu izango da irakaslea. Informazio gehiago, Hizkuntza Eskolan. DN

Berriobeitiko Udalak "Guztiondako ikastaroak eskeintzen ditu

Asteazkenean, hilak 14, amaitzen da Berriobeitiko Udalaren Guztiondako Ikastaroak-etan izena aurre-emateko epea. Ikastaroan artean, helduentzako euskal dantzak, helduentzako euskara ikastaroak, haurrendako gorputz adierazpen tailerra edo haur eta helduendako igeriketa ikastaroak daude. Guztiak, euskaraz. Informazio gehiago: euskara@berrioplano.es

Bernardo Atxagak izena emango dio New Yorken Euskal Katedra bati

Ostiralean eman zitzaion hasiera Manhattanen Bernardo Atxaga Katedrari. Euskal idazle ezagunenetako baten unibertso literarioa New Yorkeko mundu akademiko eta kulturalera hurbiltzeko dozena-erdi jarduera antolatu dira katedraren inguruan. City University Of New York Graduate Center-ek hartuko du Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako Atxaga katedra. Helburua, euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea. DN

UEUk zortzi ikastaro antolatu ditu Iruñean udazkenerako

UEU, Udako Euskal Unibertsitateak udazken honetarako zortzi jarduera eskaintzen ditu Iruñean, sei eskaintza propioan eta bi NUPekin elkarlanean. Beste ikastaro batzuen artean, Nafarroaren konkista berrikusten jardunaldia, Kontu kontari tailerra,

Guraso/Hezitzaile eta haurren arteko elkar ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaia eta mehatxuak ekiditen edo haurren portaeren ikaskuntza, daude. Izena emateko epea irailaren 12an irekiko da. Informazio gehiago eta izena emateko www.ueu.org webgunean . DN

Iruñeko Udalaren diru-laguntzak barnetegietan ikasteko

Iruñean erroldaturik egon ezkero, aurten barnetegi batean ikasi nahi duenak, azaroaren 12ra arte bitartean Iruñeko Udalaren diru-laguntzak jaso ahal izateko dokumentazioa aurkeztu dezake. Deialdi honi 2.800 euro esleituko zaio. Informazio gehiago Nafarroako Aldizkari Ofizialean: www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2011/178/Anuncio-30/

Ruper Ordorikak lan berriaren nahasketak amaitu ditu

Duela gutxi Ordorikaren berri izan genuen, New Yorken bere lan berriaren grabaketan ari zela. Nahasketak Elkar estudioan burutu berri ditu eta disko berri hau urriaren bukaeran plazaratuko da. DN

Leihotikan taldearen zaleek dute disko berri baten erabakia

GOR zigiluak Leihotikan taldearen jarraitzaileek proposatutako abesti onenekin Cd bat kaleratuko du. Taldeak diskoetxe nafarrean iragandako 14 urteen lagin hau urrian aterako da. Taldeak berak zaleen inplikazioa ezinbestekotzat jo du kantuen aukeraketan eta horregatik jo du beraiengana. Beraien iritziz Leihotikan-en 10 kanturik onenak zeintzuk diren esatea nahi dute Gor-eko lagunek.Zerrenda gordiskak@yahoo.eshelbidera bidali behar da, izenburuan "Leihotikan kantu zerrenda" jarriz. Parte hartzaileen artean taldeak sinatutako 10 disko zozketatuko dituzte. Epea, irailaren 30a arte. DN




Comenta el contenido
Tu opinión nos interesa Tu opinión nos interesa

Rellena el siguiente formulario para comentar este contenido.






(*) Campo obligatorio

Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

Lo más...
volver arriba
© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual