Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca

Eguberrietako familia antzerkia, euskaraz

  • Gaiarre Antzokiak hiru emanaldi eskeiniko ditu gaurtik asteazkenera, arratsaldeko 18:00etan, "Antzerkia familia" zikloan

Imagen de la noticia

Julio Verneren azken abenturabihar taularatuko dute, Gorakada Teatroaren eskutik. GAIARRE ANTZOKIA

0
Actualizada 02/01/2012 a las 01:00
  • DN . IRUÑEA

Gaiarre Antzokiak antolatzen duen Eguberrietako Antzerkia familianzikloaren hiru emanaldi euskaraz eskeiniko dira. Gaur, arratsaldeko 18:00etan, Ogro txikia antzeztuko da, Gorakada Teatroaren eskutik.

Sei urteti gorako haurrentzako zuzenduta dagoen historia honetan, ogro txiki baten beldurrak, arazoak eta zalantzak islatu egiten dira.Hori dela eta, erronka hutsa diren hiru proba gainditu beharko ditu.

Bihar, irudimenez beteriko abentura taularatuko dute, Julio Verneren azken abentura hain zuzen. Istoriak idazle frantziarraren Lurraren erdigunerako bidaiaeleberrian du oinarri. Julio Verne adinean sartua dago eta beste liburu bat idazten saiatuko da. Dena den, une zailak bizitzen ari da liburu horretako protagonistarekin, Ilargira bidaiatu duela idatzi baitu eta ez baitaki zer egin handik itzularazteko. Une horretan irudimena nagusituko da, jokoa, ausardia eta esperimentua.

Azken emanaldia Luisa eta Marisa antzezle bikotearen eskutik izango da, asteazkenean: Ehunzango baten ipuinak; batzuk zeharrez doaz, besteak aldres. Emanaldi honetan, Luisak eta Marisak txangoa egingo dute basora. Opari kaxa erraldoia ikusiko dute, eta, jaberik ageri ez denez, hartzea erabakiko dute. Galtzerdiak ateratzean ohartuko dira batzuetatik istorio magikoak ateratzen direla eta beste batzuetatik, doinu eta abesti zoragarriak. Ikuskizun integratua eskainiko dute, eta agerian geldituko da hiru musikarien eta bi aktoreen arteko konplizitatea.




Comenta el contenido
Tu opinión nos interesa Tu opinión nos interesa

Rellena el siguiente formulario para comentar este contenido.






(*) Campo obligatorio

Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

Lo más...
volver arriba

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Contenido exclusivo DN+
VER EL CONTENIDO COMPLETO
Ya soy DN+
Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar sin publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra