Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página HIBERUS | Google Plus Hemeroteca Edición impresa DN+ Tablet
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete
El Tiempo: Cargando...

La Hemeroteca

Bigarren hizkuntza ikasi garuna gaztetzeko

  • Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek abian jarri dute Helduak euskalduntzeko 2011-12 ikasturteko Kanpaina

0
Actualizada 12/09/2011 a las 01:05
  • DN. . IRUÑEA

Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek abian jarri dute helduak euskalduntzeko 2011-12 ikasturteko kanpaina. Adin guztiei bideratu nahi izan diete mezua kanpainaren arduradunek, baina bereziki 25-45 urte bitartekoei. Asmo horrekin bateratu dute kanpaina eta gizartean indar handia duen kontzeptu bat edo ia balore bilakatutako ideia bat: gaztetasuna.

Gaztetasuna kanpoko itxurarekin lotzen da maiz, baina buruan dago benetako gaztetasunaren iturria, iraunkortasuna ematen dion indarra, eta, gorputzak ez ezik, garunak ere behar du ariketa indar horri eusteko, arduradunen ustez. Eta geure buruak gazte mantendu nahi baditugu, zer hoberik eta eskurago euskara ikastea baino?

Gizakia da hizkuntza bat baino gehiago ikasteko gaitasuna duen izaki bakarra, eta, ikerketa batzuek erakutsitakoaren arabera, garuna osasuntsu mantentzeko laguntzaile bikaina da bigarren hizkuntza. Euskara bertako hizkuntza da; euskaltegiek esperientzia zabala eta metodologia garatua daukate euskara irakasteko, mintzatzeko guneetara bidera ditzakete ikasleak eta Mintzakide bezalako praktika programetarako bidea ematen diete.

Horregatik, Euskara Zerbitzuek azpimarratu nahi izan dute bigarren hizkuntzak, gizarte- eta lan-esparruetan ematen dituen abantailez gain, aukera ezin hobeak ematen dituela buru edo garun gazte eta osasuntsu batek behar duen ariketa egiteko.

Mezu hori zabaltzeko, Euskara Zerbitzuek denon eskura jarri dituzte euskalduntzeko informazio interesgarria duten 56.000 esku-orri, ia 1.500 kartel eta bi webgune (www.eutsigazte.info eta www.mantentejoven.info). Azken bi euskarri horietan Nafarroako euskaltegien datuak, loturak eta kanpainaren hainbat xehetasun aurki daitezke.

Horiez gain, euskara zerbitzuek iragarri dute hilaren 29an, Artikan, 18:00etan doako matrikulak jokoan jarriko dituztela. Kanpainan parte hartzen duten udaletako euskaltegiak eta matrikula egin duten ikasleak gonbidatuko dituzte, eta, saria etxeratzearen truke, hitz-bingo batean jokoan arituko dira. Euskara astinduz, buruari ez ezik mihiari ere eraginen diote euren klasekideekin, eta tarte bikaina pasatuko dute.




Comenta el contenido
Tu opinión nos interesa Tu opinión nos interesa

Rellena el siguiente formulario para comentar este contenido.






(*) Campo obligatorio

Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

Lo más...
volver arriba
© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual