Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
IKERTZAILE ETA IDAZLEA

Asier Barandiaran Amarika: "Euskal gatazkak erantzun etikoa behar du"

  • Urtetako lana izan da Asier Barandiaranentzat. Idazle nafarrek euskal gatazkaren inguruan sortutako ikuspegi literarioak aztertu ditu liburu batean, oso lan sakona burutuz.

Imagen de la noticia

Asier Barandiaran. ARTXIBOA/SESMA

0
Actualizada 02/01/2012 a las 01:00
  • NEREA ALEJOS . IRUÑEA .

Ez da erraza "gatazka" hitzari neurria hartzea. Nolakoa izan da literaturaren "neurria" euskal gatazka islatzean?

Noski, literaturan hedadura zabalagoa hartzen du gatazkaren kontzeptuak. Kontu aberatsagoa da literaturan politikagintzan baino, literaturan gizakiaren konplexutasuna eta aberastasuna bistaratzen direlako. Berbaldi politikoetan, berriz, sarritan gauzak sinplifikatzen dira, orokortu eta muturtu. Baina ezin dugu ahaztu gatazka dela narrazio eta gai literario askoren motorra edo pizgarria. Gurean euskal gatazka delakoa izan da eta da narrazio askoren zeharkako edo zuzeneko gaia, eta hori normala da edo normala iruditzen zait.

Baina agian nahiko ezkututa egon da, tabuekin gertatzen den bezala.

Jakina, izan dira kritiko batzuk esaten dutenak euskal gatazka gutxiegi jorratu dela euskal literaturan. Azkeneko urteotan baina, gorakada bat izan da gai hau tratatu duten lanen artean. Izan da, arlo politikoan, gatazkaren beraren existentzia ukatzen dutenak. Nik ez dut eztabaida horretan sartu nahi. Niri gai hau nola izan den jorratua aztertzea interesatzen zait, zer nolako baliabideak erabili diren, nolako enfokea eskaini zaion, sortzaile literarioaren jarrera etikoa zein den... Hori guztia aztertzen saiatu naiz.

Ikuspegi nafarrari erreparatzen diozu, hau da, "periferiatik" eraikitakoa. Nola baldintzatu du horrek gatazkaren ikuspegi bera, beste euskal egileen ekarpenarekin konparatzen badugu?

Erdigunetik kanpoko begiradek perspektiba handiagoa izan ohi dute. Halaxe ikusten dut gertatu dela Nafarroan egiten den euskal literaturan. Euskal kulturan badago indar "goierritar" bat eta beste indar zentrifugo bat. Bigarren horren baitan dago ikuspegi nafarra. Zorionez euskal kultura erdigunekoa baino aberatsagoa da.

Nola aldatzen da gatazkaren tratamendua genero literarioen arabera, adibidez, eleberrigintza eta poesiaren artean? Jarrera aldatzen da?

Eleberrigintzan narrazioaren elementuak ditugu: pertsonaiak, narratzailearen berbaldia, denbora, lekua, fokua, eta abar. Hori guztia ez da zertan agertu poesian. Beraz euskal gatazkari eusteko modu desberdinak izan behar dira derrigorrez. Baina bietan egon daiteke euskal gatazka motibo gisa, terminologia gisa edota testuinguru gisa.

Euskal gatazkaren presentzia bereziki bertsolaritzan nabarmendu da, oso modu naturalean eta tabu guztiak apurtuz. Esan genezake bertsolaritzaren eremua "berezia" dela?

Modu gordinean agertzen da askotan, gordinegian agian. Euskal Herri osoko bertsolaritzan hori geratu izan da oraintsura arte. Nafarroan, agian, modu muturrekoagoan agertzen da: sarritan bertsolari batzuen euren filiak eta fobiak erakutsi egin dituzte bertsotan aritzen direlarik, aurrean duten entzulegoaren zati bat minduz edota potentzialki bertsolaritzaren jarraitzailean izaten ahal direnak uxatuz. Nafarroako bertsolaritzaren suspertzaileei asko zor zaie, baina politikoki lerratuta egon direnez, bertsolaritza nafarraren monopolizazioa eta instrumentalizazioa ere leporatu behar zaie. Zorionez, hori pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da, gero eta ikuspegi askotarikoagoak ikusten ari gara azken urteotan.

Sarritan esaten da literatura "terapia kolektibo" moduan har daitekeela. Euskal gatazkaren kasuan, horrela iruditzen zaizu?

Horrelako zerbait gerta daitekeela, bai, iruditzen zait. Literaturak eta, horren barnean (batez ere), narraziogintzak erantzukizun etikoa dute gustatu ala ez gustatu. Eta euskal gatazkak erantzun etikoa behar du: ez da gai gaitzik gabekoa. Alde horretatik, iraganaren irakurketa kritikoa oso interesgarria iruditzen zait, eta hori literaturaren bidez oso modu erakargarri eta gizakoian egin daiteke: nire ustez, egile nafar batzuk horretaz konturatu dira eta emaitza oso kontutan hartzekoak lortu dituzte. Besteak beste, iragan horren irakurketa kritikoan badira lan batzuk, edota ikuspegi jakin batzuk, Aingeru Epaltzarenak, Jokin Muñozenak, Hasier Larretxearenak, Juanjo Olasagarrerenak eta beste batzuenak ekarpen handia egin diotenak euskal literaturari.

Nolako eragina izan du idazleen jarrera gizartearentzat, erreferentzia modukoak har daiteke?

Badira zenbait idazle nafar ikuspegi kritiko argia erakutsi dutenak euskal gatazkarekiko hasiera hasieratik. Beren narrazioetan euskal gatazkaren alderdi militante eta indarkeriazkoa ezbaian jarri dute hainbat istoriotan. Jarrera hori kritikatu izan dute batzuek. Onarpenik eza nabaritu dute sarritan zenbait girotan. Batez ere, ezker abertzaleko usaina duten zenbait girotan. Baina, eta hau da egile horien ekarpena, kikildu beharrean jarraitu dute literaturaren bidez, gizakiaren hainbat gatazka existentzial jorratzen, eta berbaldi politikoen gainetik jartzen.

"GATAZKA NAFARROAKO EUSKAL LITERATURAN"

Egilea: Asier Barandiaran Amarika
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 208 Salneurria: 10 euro




Comenta el contenido
Tu opinión nos interesa Tu opinión nos interesa

Rellena el siguiente formulario para comentar este contenido.






(*) Campo obligatorio

Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

Lo más...
volver arriba

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Contenido exclusivo DN+
VER EL CONTENIDO COMPLETO
Ya soy DN+
Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar sin publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra