Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página HIBERUS | Google Plus Hemeroteca Edición impresa DN+ Tablet
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete
El Tiempo: Cargando...

La Hemeroteca

Abenduan helduko da "Gartxot"

  • Asteazken honetan, euskarazko nafar film laburrak ikusteko aukera Nafarroako Filmotekan

Imagen de la noticia

Abenduan helduko da "Gartxot"

Gartxot, Itzaltzuko bertsolaria, luzemetraiaren fotograma batean. SOMUGA

0
Actualizada 12/09/2011 a las 01:05
  • DN. . IRUÑEA .

Andoaingo Somuga animazio estudioa buru belarri ari da egun hauetan bere proiektu berriari azken ukituak ematen, hots, Gartxot laburmetraia luzemetrai bihurtzen. Abenduan estreinatuko dute 85 minutuko lan hau, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren zuzendaritzapean.

Arturo Campión-ek 1917an Itzaltzuko bertsolariari buruz hedadutako kondairan du abiapuntua istorio honek. Kondaira horrekin komiki bat egin zuen Asisko Urmeneta margolariak 2003. urtean, ikusentzunezkoetara salto egin aurretik.

Luzemetraiaren sinopsia honako hau da: Orreagako Abade berria txundituta geratu da Mikelot bardo txikiaren ahotsarekin. Fraide kantore bihurtu nahi du baina badaki Gartxotek, Mikeloten aitak, ez duela sekula onartuko. Semea indarrez kendu eta aita erbesteratu egingo du. Baina Mikelotek komentutik ihes egitea lortu du eta aita-semeak berriro hasiko dira kantuan. Nahigabe, zapalkuntzaren kontrako ikur bilakatuko dira. Azkenean, soldaduek inguratu egingo dituzte eta aukera bakarra utziko diete: tragedia.

Proiektu honen anai txikia, hots, laburmetraia, aste honetan erakutsiko du Nafarroako Filmotekak Iruñean duen egoitza berrian. INAAC Panoramaderitzon zikloan (Nafarroarekin lotura duten lanak) euskarazko filmak ikusteko parada egongo da asteazken honetan, arratsaldeko zortzietan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena aurretik leihatilan jaso beharko da (aretoa bete arte).

19 minutuko Gartxot honekin batera, Dora Salazar hegal egiten(Julia Juániz, 30 minutu) eta Akerbeltz, las brujas y el inquisidor (César Urbina, Jorge Galán, 8 minutu). Lehenan, elkarrizketen bitartez artista honen lanaren gainean ibiltzen da Juániz zuzendaria. Akerbeltz, ostera, Erdi Aroko garai ilunetara doa, Santo Oficio-ak eta ustezko sorginen ika-miketara.




Comenta el contenido
Tu opinión nos interesa Tu opinión nos interesa

Rellena el siguiente formulario para comentar este contenido.






(*) Campo obligatorio

Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

Lo más...
volver arriba
© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual