Atarrabiako ikastola honek 40 urte beteko ditu, lehen Nafarroa Oineza ospatu zuenetik 19, eta Jaialdiak berak 30
Datorren urteko Nafarroa Oineza Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolara bueltatuko da, lehengo aldiaren 19 urte pasa direnean. Oraindik ere garai haietako leloak, Euskeraz bizi, indarrean dirau. Era honetan Paz de Zigandak jaialdia antolatuko du eta, aldi berean, bere 40. urteurrena. Eta, gutxi balitz, ezin ahaztu Nafarroa Oinez jaialdiak berak 30 urte beteko dituela 2010an.
"Euskara mundu aniztasunari egiten diogun aportaziorik handiena da eta Nafarroa Oinez jaialdia elementu hau agerian uzteko aukera ere bada", diote ikastolako lagunek. "Hizkuntza guztien eskubide eta aukera berdintasuna aldarrikatzen dugu euskera ardatz duen irakaskuntza eleanitza bultzatzen dugularik", gaineratzen dute.
Bidaiaren metafora laburbiltzen du Oinez honen mezua. "Euskara, ikastola, munduz mundu, mendez mende doa; edonon eta edonoiz euskarak indarrean dirau", diote antolatzaileek. Bertako ikasleek, gainera, euskara ezezik gaztelania, ingelesa eta frantsesa ere ikasten dute. Horregatik aukeratu dute globo bat logo gisa. Unibertsaltasuna eta globalizazioaren ikurra, alde batetik, garraiobide ekologiko, garbi eta sostengarria bestetik. "Euskararekin parekatze metaforikoa eginez, globoa aintzinatik bizirik dirauen garraiobidea da, nahiz eta beste garraiobide askoz ere boteretsuagoekin lehian egon", diote Paz de Zigangak egin duen txostenan.
19653an, Nuestra Señora de Uxue ikastolak bere ibilbideari hasiera eman zion, Mikaela Gastezi anderearen ardurapean zeuden 13 ikaslerekin, Pozoblanco kaleko pisu batean. Ikasleria handituz joan zen eta ikastolaren kokapena etengabe aldatu behar izan zuten. 1970. urtean bitan banatu zen; batzuk Zizur Txikira joan ziren gero San Fermin ikastola izango zena sortuz; besteak, San Juanen gelditu ziren eta Iruñeko María Paz de Ciganda y Ferreren omenez Paz de Ziganda ikastola izena jarri zioten ikastetxeari. Hainbat eraikinetik pasa eta gero azkenik Atarrabiako Dominikoen ikastetxean finkatu ziren. 1991. urteko Nafarroa Oinezarekin lortutako diruarekin gaur egun dauden lursailak erosi zituzten. Datorren urteko jaialdiarekin, ostera, ikastolak faltan duen azken tartea sortzea izango litzateke, Batxilergoa alegia. Urriaren 17an.
Diariodenavarra.es no se responsabiliza ni comparte necesariamente las ideas o manifestaciones depositadas en las opiniones por sus lectores La discrepancia y la disparidad de puntos de vista serán siempre bienvenidos mientras no ataquen, amenacen o insulten a una persona, empresa, institución o colectivo, revelen información privada de los mismos, incluyan publicidad comercial o autopromoción y contengan obscenidades u otros contenidos de mal gusto.
Diariodenavarra.es se reserva el derecho a decidir las noticias que admiten comentarios de los lectores.
Atención: Tu petición no ha sido procesada correctamente. Comprueba que has rellenado todos los campos obligatorios correctamente y vuelve a intentarlo.
(*) Todas las opiniones que tengan rellenados estos campos pueden aparecer publicadas en el periódico impreso
Hurrengo Nafarroa Oinezaren logoa eta leloa: Munduz mundu.
© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual