Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
UXUE ALBERDI IDAZLEA

"Eleberriak psikologia sakontzeko aukera eman dit"

Kazetari, bertsolari eta idazle, Uxue Alberdik bere lehen eleberria kaleratu du, "Aulki-jokoa", Joseba Jaka bekari esker. Hiru urteko "ikasketa prozesua" bizi izan du, pertsonaien gaztaroa eta zahartzaroa tartekatuz.

Actualizada Lunes, 27 de abril de 2009 - 04:00 h.
  • NEREA ALEJOS . IRUÑEA

Hogei urterekin hasi zen ipuinak idazten eta bost urte ondoren bere lehen eleberria kaleratu du, Aulki-jokoa,Joseba Jaka bekari esker (7.000 eurokin hornitutakoa). Orain dela bi urte, Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) Aulki bat elurretan ipuin-bilduma kaleratu zuen, oraingoz laugarren edizioa bete duela.

Azpimarratzekoa da berriro ere aulkia hitza izenburuan agertzea.

Bi liburuek ez daukate inongo zer ikusirik. Hasieran, proiektu honen izenburua Hamaika makilazen. Hamaika zaharren koadrila bat neukan buruan, baina konturatu nintzen hamaika pertsona horiek hiru-lau pertsonaietarako bakarrik ematen zutela. Orduan, Hiru-lau makila ez nion jarriko... Azkenean, aulki-jokoaren metafora hartzen du indarra.

Kasu honetan, bizitzaren metafora bezala aukeratu duzu.

Bai, gure aulkia baino ez gara. Zahar hauek gozotegi batean elkartzen dira egunero, arratsaldeko bostetan, eta bakoitzak bere aulkia dauka. Azkenean, zahar horietako bat hiltzen denean, aulki bat apartatzen da eta gazteago batek betetzen du. Bizitzaren metafora bada: gure lekua ez badugu aurkitzen, jolasetik kanpo gaude. Eleberrian hiru pertsonaia nagusi daude. Gertakari desberdinak bizi izan dituzte, baina larogei edo larogeitamar urterekin mahai berberaren bueltan bukatzen dute. Nobelak bi alderdi dauzka: alde batetik, gaur egun ikusten ditugun pertsonaiak eta gero pertsonaia berberak zortzi urtetik hogeitabost urte bitarteko garai horretan. Iraganeko eta gaur egungo istorioak tartekatzen dira. Orduan ikusten da gaztetasunetik zer gelditzen den zartaroan. Pertsonaien psikologia da liburuaren motorra. Adibidez, gerra kontatzen da, pertsonaien bizitzako garaia inportante bat izan delako.

Eta nola landu duzu zuk ezagutu ez duzun garai hori?

Liburua lantzen hasi nintzenean, elkarrizketa batzuk egin nizkien Getariako nere aiton-amonei eta beste batzuei. Eseri naiz beraiekin eta saiatu naiz ni desagertzen eta beraiek naturalki ea zeri buruz hitz egiten duten... Eta ez bakarrikan Gerra garaiari buruz ikasi behar izan dudala, adibidez, kostaldeko hizkera ere harrapatu. Badago pasarte bat liburuan, nola Eutimiok engainatzen dituen turistak. Esaten die: "Baietz pasa lau minutu uretan, azalera irten gabe". Orduan berak joaten da buzeatzen, buelta emanda dagoen txalupa baten arte eta barruan sartzen da, txaluparen sabelean gelditzen den oxigenotik edateko. Hori kontatzerakoan, aitonari deitu nion garai hartan barkuak gasoilekin ibiliko ote ziren galdetzeko. Urtebete eraman nuen informazioa jasotzen. 25 urte besterik ez dituzu. Beldurra ematen zizun zure lehen eleberria idazteak?

Ez! Nik istorio bat kontatu nahi nuen eta konturatu nintzen ez zela ipuin batean kabitzen. Ipuinen aldean, atzera-aurrera asko eman behar dira nobela bat idazterakoan. Beste alde batetik, nobelak ematen ditu ipuinak ematen ez dituen beste aukera asko, adibidez, psikologia sakontzea.

Nola sortu zen idazteko bultzada eman zizun txispa hori?

Oso momentu garbia izan zen. Nire anaia Ion eta biok joan ginen aiton-amonak bisitatzera. Lagunekin zeuden, gozotegi batean, eta beraien makila guztiak txoko batean pilatuta zeuden. Hamaika makila ziren. Irudi konkretu horrek arreta deitu zidan. Argitaratuko ez balirate ere, nik idatziko nuke. Euskal literaturan gertatzen dena da beste argitaletxeek ez daukatela dirurik horrelako beka bat antolatzeko, 7.000 eurokin hornitutakoa. Neurri batean monopolio bat sortzen ari da eta alde horretatik beldurra handia ematen dit. Askoz ere sanoagoa irudituko litzaidake argitaletxe gehiago egotea.

Diariodenavarra.es no se responsabiliza ni comparte necesariamente las ideas o manifestaciones depositadas en las opiniones por sus lectores La discrepancia y la disparidad de puntos de vista serán siempre bienvenidos mientras no ataquen, amenacen o insulten a una persona, empresa, institución o colectivo, revelen información privada de los mismos, incluyan publicidad comercial o autopromoción y contengan obscenidades u otros contenidos de mal gusto.
Diariodenavarra.es se reserva el derecho a decidir las noticias que admiten comentarios de los lectores.

Atención: Tu petición no ha sido procesada correctamente. Comprueba que has rellenado todos los campos obligatorios correctamente y vuelve a intentarlo.

(*) Todas las opiniones que tengan rellenados estos campos pueden aparecer publicadas en el periódico impreso

Uxue Alberdi idazlea. ANDONI OTAMENDI


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra