Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
SOCIEDAD

Trena eta zirkuaren inguruko istorio batek irabazi du bigarren Etxepare beka

Irailan kaleratuko da albuma bukaturik, euskaraz, galegoz eta gaztelaniaz eta bitartean III. beka abian da

Actualizada Lunes, 26 de mayo de 2008 - 04:00 h.
  • ION STEGMEIER . IRUÑEA .

Euskal literaturan badago hutsune larri bat: haurrentzako albumak. Hauetako gehienak itzulpen hutsak dira. Nafarroako hainbat udaletako euskara zerbitzuek lanean jarri ziren eta 2004an Etxepare Sariak sortu zituzten, gazte eta helduentzako. Saria, gero, beka bihurtu zen. Hau da, aurkeztutakoen artean bat saritu beharrean, proiektuak egin aurretik aurkezten dira, eta lan hori lasai egin dezan ematen zaio dirulaguntza irabazleari.

"Bete-betean asmatu da gaur duen formatuarekin, haurrendako jatorrizko albumak euskaraz sortzeko ekimenarekin euskarazko literaturaren hutsune bat beteko baita", esan zuen Xabier Azanzak, Euskararen Nafar Institutuaren zuzendariak, bekaren babeslea.

Aurten, bigarren urtez eman da beka, euskaraz era honetan dagoen bakarra. Hamazortzi egitasmo aurkeztu ziren eta Durangoko Iraia Okina Salazar eta Tolosako Jose Antonio Ormazabal Berasategirena irabazi zuen. Titulua, Zirkua Amets. Ipuinak ume baten beldurren berri ematen du kontakizun oniriko baten bidez. Irudiei dagokionez, minimalismoaren bidez eta kolore-paleta murriztua erabiliz. Tolosako geltokian ikusi zuen Jose Antoniok amona bat eta bere biloba trenaren zai. Une horretanjakin zuen hortik hasiko zela ipuina. Nortzuk ziren? Nora zihoazten? Zergatik? "Oso trenzalea naiz eta zirkoa ere gustatzen zait", esan zuen.

"Oso motibagarria da ikustea norbaitek baloratzen dutela zure lana", esan zuen bere aldetik Iraiak. Epaimahaian Agurtzane Villate, Elena Odriozola, Manu Lopez Gaseni eta Xabier Etxaniz egon ziren.

Pamiela etxeak kaleratuko du irailan liburua eta Faktoria K de Libros argitaletxeak gazteleraz eta galizieraz aterako du.

III. Etxepare bekarako azaroaren 28a baino lehen aurkeztu behar da. Saria, 6.000 euro.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra