Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
ANGEL ZELAIETA GABRIEL ARESTIREN BIOGRAFOA

"Gabriel Aresti trumoi bat zen"

Nazioarteko liburuaren eguna ospatzeko, pasa den ostiralean Biurdana Institutuak IX. irakurketa publikoa antolatu zuen Gabriel Arestiren hamasei testu aukeratuz. Angel Zelaieta adituak eta Arestiren alargunak amaiera eman zioten goiz osoa eraman zuen ekitaldiari.

Actualizada Lunes, 28 de abril de 2008 - 04:00 h.
  • NEREA ALEJOS . IRUÑEA

Idazle eta Gabriel Arestiren biografoa, Angel Zelaietari egokitu zitzaion Biurdana Institutuko irakurketa publikoari amaiera ematea. Zelaieta orain dela 42 urte ezagutu zuen Aresti eta bere adiskidetasuna asko indartu zen haien bi emazteak lagun minak bihurtu zirenean. Orain badu asmoa beste lan bat argitaratzeko, Arestik Hierroegunkarian egindako kazetaritzari buruz.

Nola hasi zinen harremanetan Arestiren familiarekin?

Ni ikasle nintzela, Derioko seminarioan, Zeruko Argia astekaria jasotzen genuen eta Arestik noizbehinka idazten zuen. Adi egoten ginen, ea Arestik zer idazten zuen. Ni Eibar ondokoa naiz, eta uda batean Juan San Martín agurtzera joan nintzen, bere etxera. Hara ailegatu nintzenean, barruan Gabriel Aresti zegoen, ze berak Rocandio industrietan egiten zuen lan, Eibarren. Elkarrekin afaldu genuen. Handik urte batzuetara jarraitu nuen harremanetan berarekin eta ezkondu ginenean, emazte biak, Meli eta Maribel, adiskide berezi egin ziren. Orduan harreman handiagoa geneukan eta elkarrekin ibiltzen ginen asko.

Nola laburtuko zenuke Arestiren ekarpena euskal literaturan?

Trumoi bat izan zen. Trumoiak eragin egiten du, jendea adi jartzen du, natura guztia aldatu egiten da... Trumoi hori literatura mundu guztira hedatu zen: poesiara, antzerkira eta prentsara ere. Bere artikuluak oso bereziak dira, indar handia daukate. Beti agertzen da trumoia.

Jorge Oteiza bezala?

Berak luze jarduten du Oteizari buruz, baina pentsatzen dut Oteiza sentimentalagoa dela eta Aresti razionalagoa.

Idatzi duzun biografiari dagokionez, zeintzuk dira azaldu diren Arestiren alderdi ezezagunenak?

Bera oso gizatiar zen. Belaunikatu eta muin egiten zion oinetan Meli emazteari. Hori zen Aresti, sentimendu handikoa. Bere testuetan askotan agertzen da anaia hitza. Berarentzat oso hitz maitea da. Eta hori esaten duenean ez da pose intelektuala, uste dut gizon anaikorra zela.

Uste duzu bere obra gehiago zabaldu behar dela?

Beharbada, arazo txiki bat egon daiteke. Bere garaian, bere obra indar handia izan zuen, baina pentsatzen dut gaurko jendearen pentsamoldea beste kutsu batekoa dela.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra