Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
SOCIEDAD

Maila ona erakutsi dute nafarrek CAF-Elhuyar dibulgazio sarietan

Xabier Artaetxebarriak gazteentzako sari berezia eskuratu zuen "ordenagailuak mediku?" artikuluarekin

Actualizada Lunes, 3 de marzo de 2008 - 04:00 h.
  • I.S.B.. IRUÑEA

Nafar parte hartzaileak fin aritu dira aurtengo CAF-Elhuyar dibulgazio sarietan. Javier Navarro Los Arcos kimikari iruindarrak eskuratu du dibulgazio-liburu bat idazteko 5.000 euroko saria. bere lana, Fisika eta metafisikaproiektua.

Xabier Artaetxebarria Artieda iruindarrak, bere aldetik, gazteentzako sari berezia eskuratu du, Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku? artikuluarekin, sari hauen XIV edizioan.

Zientzia-dibulgazioko sariok ostegunean banatu ziren Usurbilen (Gipuzkoan). Guztira, 23 dibulgazio-artikulu aurkeztu ziren, eta dibulgazio-liburua idazteko hiru proiektu.

Natura, fisikaren eskutik

Javier Navarrok Fisika eta metafisikaizenburua duen proiektuarengatik eraman du saria. Egileak, denbora eta espazioa erabiltzen ditu, fisika alegia, natura ulertzeko. Baina badago, natura baino haratago doana, Aristotelesek berak azpimarratu zuen bezala, eta zientziak bere baitan hartu ezin duena: Jainkoa eta arima, adibidez. Horiek metafisikak hartzen ditu bere baitan. Eta horiexek dira Fisika eta metafisika alegia-liburu horren ardatza.

Xabier Artaetxebarria Artiedak Imanol Andonegiren eskultura eta 400 euro eraman ditu etxera. Bere artikuluan kontatzen du ordenagailu bidezko diagnosi-sistemak nola garatu diren, zertan oinarritzen diren ikuspuntu teknologikotik eta zer emaitza eskaintzen duten.

Gainontzeko sarietan, gaien eremua nahiko zabala izan da.

Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea bainolanak eraman du lehenengo saria. Egilea, Aitor Urbieta Artetxe debarra izan zen; berak eskuratu du, beraz, Imanol Andonegiren eskultura eta 1.200 euroak.

Artikulu horrekin, egileak ingurune adimendunen munduan murgildu nahi du irakurlea. Egileak Mikelen eta Aneren bizimodua kontatzen du; lehenengo, adimenik gabeko etxe batean eta, gero, bizimodu hori bera etxe adimendun batean. Baina artikulua ez da mugatzen bataren eta bestearen arteko aldeak nabarmentzera. Etxe batetik bestera salto egiteko zer nolako zientzia eta teknologia behar diren ere azaltzen du.

Bigarren saria Ilargiaren alde ezkutua lanarentzat izan da. Egilea Jon Azkargorta Aretxabala algortarra izan da. Lurraren eta ilargiaren arteko harremanaz hitz egiten du, harreman horren ezaugarriez, edo, nahi izanez gero, berezitasunez. Horrez gain, ilargiaren jatorria azaltzeko hipotesiak aztertzen ditu egileak, zientzilariek ez baitakite oraindik ziur ilargia nola sortu zen.

Hirugarren saria Egur hila, erreka bizia izenburupean aurkeztutako lanarentzat izan da. Egilea, Lide Aristegi Urkia beasaindarra. Mendiko egur hilak eta erreketan bustita dagoenak duten garrantzi ekologikoaz dihardu artikulu honetan.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra