Diario de Navarra | Facebook Se abrirá en otra página Diario de Navarra | Twitter Se abrirá en otra página Hemeroteca Edición impresa
Mi Club DN ¿Qué es? Suscríbete

La Hemeroteca
    Navarra
TOPALEKU

LURDES-EKO HAURRA

Actualizada Lunes, 3 de marzo de 2008 - 04:00 h.
  • JUAN BAUTISTA ETCHARREN

E GUN , otsailak 11, Lurdes-en bildu dira 70.000 fededun, 800 apaiz eta 30 gotzai, mundu guzitik etorriak. Zergatik? Mende bat eta erdi egiten baitu Bernadeta-ri agertu zitzaiola Maria Saindua.

Hamalau urteko neska hori familia pobrekoa zen. Miseria gorria zer den bazakien, etxe zahar eta zurmindu batetan bizi baitziren. Aita eiherazaina, bainan nekazariak urri. Beraz irin guti... Dirurik ez familia hazteko! Bestalde Bernadetak bere ama behar zuen lagundu. Ardurenean etxen egoiten zen eskolara ezin joanez.

Sukaldea berotzeko, oihanera bazoan abar eihartu bila, Massabielle deitu gunera. Hango ibai ondoko hotza ez zen on osasun ahuleko neskarentzat. Arnasa labur, eztulaldia merke.

Egun hartan beraz haizpe batetan agertu zitzaion andere bat, argiz inguraturik, arrosarioa eskuetan. Ez dio berehala salatuko nor den, bainan bai galdetuko jin dadien zenbait egunez leku berera.

Lehenbizian Lurden-en zehar neskaren erranak nehork ez ditu sinetsiko. Zeruko mezuak jaun gobernadoreak ez hain maite, poliziak eta alkateak ere gutisko. Denak ariko zaizkio bere solasak ukatu behar dituela berehala. Hark aldiz ezetz, egia ez duela erran haste hastetik. Poliz gizonek jendea luzaz atxikiko dute haizpetik urrun.

Jaun bikarioa, bere aldetik, ez jakin zer egin... Sekulan deabruaren lana balitz? Hain zuzen, asko aldiz, Bernadetak mezu bat ukaiten du anderearen ganik eta, martxoaren 25an, Aingeruaren iragarpenaren egunean, azkenean erraiten dio nor den: "Ni naiz bekaturik gabe kontzebitua". Lasterka badoa apaizaren gana, hitz horiek errepikatuz. Apaizaren harritzea! Hain zuzen ere, Aita Sainduak Erroman finkatua zuen dogma hori lau urte lehenago. Ordutik apaizak badaki Bernadetak egia diola eta Maria Saindua duela ikusten zulo hartan.

Hona zenbait mezu, haurrak Mariaren ganik ukan dituenetan: "Ez dizut hitz ematen zoriontsu izatea mundu honetan, bainan bai bestean". "Jainkoari otoitz egin bekatarien alde!". "Egin penitentzia!". "Zoaz iturrira edatera eta garbitzera!". Bainan han iturririk ez! Mariak keinu bat, eta neskak zulo bat egiten du lurrean. Ura nasaiki ateratzen da, haatik lurrez zikindua. Hala ere haurrak obedituko du. Han dauden jendeeri erranen diote: "Bekatarien alde dut hori egiten". Beste mezu bat: "Erran apaizeri hemen behar dela eliza bat eraiki. Jendea jin dadiela prozesioan".

Azkenean Bernadetaren aurka agertu zirenak isilduko dira. Lurdesera milaka etorriko dira erromesak trenaz, bakoitza bere arazoekin, bizitza hau ez baita erraza. Batzuk sendatuko dira, besteak ez, bainan hauek ere beraien gaixotasuna jasaiteko indarra ukanen dute, ez baita guti.

Bernadeta serora bilakatuko da eta Frantzia erdiko Nevers hirian egonen hil arte, 35 urtetan, gaitz baten ondorioz. Beti Jainkoaren alderako konfidantza atxiki du, besteek lurra baino apalago ezartzen zutelarik ere.

Berak zion otoitza zuela bere arma bakarra eta Maria Sainduak hautatu zuela denetan pobreena zelakotz, bai eta ezjakinena. Erroman saindu izendatu zuten 1933an, Jesukrixtoren heriotzeaz krixtau guziak oroitu ziren urte hartan.


Comentarios
Te recomendamos que antes de comentar, leas las normas de participación de Diario de Navarra

© DIARIO DE NAVARRA. Queda prohibida toda reproducción sin permiso escrito de la empresa a los efectos del artículo 32.1, párrafo segundo, de la Ley de Propiedad Intelectual

Continuar

Estimado lector,

Tu navegador tiene y eso afecta al correcto funcionamiento de la página web.

Por favor, para diariodenavarra.es

Si quieres navegar con muy poca publicidad y disfrutar de toda nuestra oferta informativa y contenidos exclusivos, tenemos lo que buscas:

SUSCRÍBETE a DN+

Gracias por tu atención.
El equipo de Diario de Navarra